Nor gara gu eta nor dira haiek?


2016ko uztailaren 24an

Uxue Barkosen hitzak dira, orain dela urtebete esandakoak, inbestidura saioan: “Abertzalea ez den lurralde bateko presidente abertzalea naiz”. Beste modu batez esanda: “Gutxiengo baten partaidea banaiz ere, Nafarroako presidente izatera iritsi naiz”. Antzeko zerbait gertatu zitzaion Barack Obamari (beltzak oraindik gutxiengoak dira Amerikako Estatu Batuetan), baina Obamak ez zuen gutxiengo horretan bere burua kokatu, nahiz eta horren partaidea izan, jakina.

Barkosi entzunda, edonork pentsa dezake bide ez demokratiko bati esker heldu dela agintera. Nola da posible, bestela, gutxiengo baten ordezkaria izanik Nafarroako presidente bihurtzea?

Jakina denez, errealitate-printzipioari jarraituz, Barkosek esan nahi zuena ez zen hori, euskalduna izatea ez zela derrigorrezko bihurtuko baizik, bere Gobernuak ez zuela herritar abertzaleak fabrikatzeko asmorik. Edo antzeko zerbait.
Oso bestelako irakurketa egin daiteke.

Barkos ez zen Gobernura iritsi abertzalea delako, baizik eta agintean zeudenak kaleratu ahal izateko gehiengo sozial batek bozkatu zuelako. Azken finean, Corralito forala babesten zutenak Diputazio jauregitik botatzea zuten helburu.

Alabaina, gehiengo sozial horretan zeuden (daude) abertzaleak eta ez abertzaleak. Eta edonon, presidente demokratiko bat gehiengo sozialari esker heltzen da agintera. Nafarroan ere hori gertatu zen, baina Barkosek ez zuen bere burua kokatu gehiengo horren baitan, gutxiengoaren barruan baizik. Gainera, gutxiengo abertzalea epe luzerako izanen da gutxiengoa Nafarroan (ez bada betiko).

Gauzak horrela, hil ala biziko garrantzia dauka gu eta haien arteko marra non kokatzen den jakiteak. Azken finean, politika eraldatzailearen gakoa hor dago: nor gara gu eta nor dira haiek?

Barkosek gauzak benetan aldatu nahi dituen gehiengoaren ordezkaria izan nahi badu, ez dio abertzalea izateari utzi behar, baina gehiengo horrek zer eskatzen duen aztertu (zeren zain dago?) eta horri erantzun behar dio.

Bestela esanda: gu eta haien arteko marra nondik doan zehaztea eta nor gauden alde batean eta nor dauden beste aldean aztertzea (ziurrenik, abertzaletasunak ez du marra hori zehazten). Eta horren arabera jokatu behar du, boteretsu batzuei gustatuko ez bazaie ere. Orduan, amestutako aldaketa etorriko da, eta berarekin batera, benetako gatazka politikoa, inork ez dituelako bere pribilegioak borondate onez utzi nahi.

Jakina denez, ez dago guztion mesederako erabakiak hartzerik. Beraz, batzuen kalterako neurriak hartzerakoan (Corralito foralaren babesle eta onuradunen kalterako, noski), gauza bat oso garbi eduki behar da: nor gara gu eta nor dira haiek.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude