Euskararen herria


2016ko ekainaren 08an

Nafarroan aldaketa politikoa gobernuan nabarmendu da, baina maila bertsuan aldatu dira udalak eta kontzejuak; eta hauek biltzen dituen federazioan udal euskaltzaleak dira nagusi. Ez daukat ahazteko irratian Tuterako alkatea –Ezkerrakoa– euskaraz entzuteak eragin zidan emozioa.

Euskal Autonomia Erkidegoan EUDELen inguruan akordio politiko zabala egon da, baita udalen legea adosteko ere. Kasu honetan, azpimarratzekoa da euskararen aldeko konpromisoa indartu izana, bai legean eta bai elkargoan.

Eta Iparraldean udalen gehiengo zabalak dagoeneko onartu du haien elkargoa, hizkuntza politikan ere eskumenak izango dituena. Okerrik ezean, urte berriarekin abiatuko da eta aurrekontu polita aurreikusten zaio.

Gauzak horrela, uste dut eskura daukagula euskararen herria antolatzeko aukera udalgintzatik. Udal elkargoen arteko lankidetza normala da, eta lege orokorrek erraz onartzen dute ondasun komun immaterialak –kultura eta hizkuntza– kudeatzeko. Alde horretatik, Europako legedian aukera balegoke. Eta gurean borondatea? Zertan da euskalgintza?

Euskararen inguruan gogoeta ugari dabil azken urteotan. Biziberritze prozesua bidegurutze batera iritsi dela eta, euskaltzaleon buruak dantzan jarri dira. Esanguratsua izan da Berrikusi eta berrikasi dokumentuak herriz herri egin duen ibilbidea, edota Patxi Saezen Elefantea ikusi proposamenak izan zuen hedapena, sarean eta bestela.

Uste dut orain arteko emaitzarik biribilena dela HPSren Euskararen Aholku Batzordeak aho batez eta ilusioz onartu berri duen Eta hemendik aurrera zer? dokumentua. Esango nuke hor finkatu direla etorkizuneko hizkuntza politikaren kontzeptuak eta ikuspegia, hor dagoela egitekoaren enborra.

Beste bi ekimen aipagarri: lehena, Eusko Ikaskuntzak gidatzen du eta bi urteko ortzimugarekin ari da lanean. Hastapenetan badago ere, anbizioa eta berritasuna dario, eta jarraitu beharrekoa da. Bigarrena da Gipuzkoako Aldundian euskararen gizarte erakundeekin hasi dugun parte hartze prozesua. “Zer egin behar dugu diferente eraginkorrago izateko?”, galdetu diogu geure buruari eta ahalegin berezia egin dugu metodologian ere berritzaile izateko. Ilusioa sumatu dut prozesuan, eragileon jarduera birrasmatzeko prestutasuna; eta deigarria egin zait oraintsu arte nagusi ziren ikuspegi zenbaiten kotizazio baxua.

Labur: aukera badago euskararen herria artikulatzeko udal elkargoak oinarri, eta borondatea sendotzen ari da euskalgintzan bide eta molde berriei ekiteko.

Eta euskararen herria indartuta, biziberritze prozesuan jauzi egingo genuke eta hiztun komunitatea eraginkorragoa litzateke erabaki orokorrak hartzeko orduan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude