“Eta zer?” bildumako lan guztiak egoera baten inguruko liburuak dira; eta, normalean, izenburuan bertan argi geratzen da zeri buruzko lana izango den. Oraingo honetan ere, irakurleak berehala ikus dezake mutilen jokabidea edo gustuak dituen neska baten istorioa dela. Edo zuzenago esateko jokabide femeninoa, gizarteak emakumeei egokitu ohi zaizkien jokabideak, gustuko ez dituen neska baten istorioa.
Beno, kontua da Ioneri mutilen gauzak gustatzen zaizkiola, mutil itxura duela eta mutila ematen duela.
Ipuinaren hasierak, ordea, bullyingaren inguruko kontakizuna ematen du: “Gaur marimutila deitu didate jolas-orduan. Beno, Aitor izan da horrela deitu didana. Besteek ez, besteek entzun egin dute, eta batzuek barre egin dute eta beste batzuk isilik geratu dira, nik zer erantzungo”. Eta abiapuntu horretatik, mari-mutil esate horren ondorioz sorturiko haserretik datorkigu kontakizun hau.
Ionek aitonarekin hitz egingo du, berarekin duen konplizitatea funtsezkoa da istorioaren nondik norakoa ulertzeko, are gehiago izeba Naiararen ezkontza dela eta, etxekoekin dituen eztabaidak bideratzeko.
“Aitonarekin hitz egitea gustatzen zait, horrelako galderak egiten dituelako. Nik pentsatzea nahi duela esaten du, nik neuk nire pentsamenduak sortu eta erabakiak hartzea, pertsona helduek bezala. Eta erantzuten saiatu naiz”. Horra hor Ione eta aitonaren arteko harremanaren oinarria; aitonak gauzen zergatia bilatzen du, eta hori ulertuta beti izango da errazago arazoen irtenbidea aurkitzea. Gainera, Ioneri mari-mutila deitu diotela jakitean aitonak amonaren hainbat kontu azalduko dizkio, nola aritzen zen bertsotan, emakumea izanda nola zen hori bitxia eta arraroa gizonezkoen mundu batean eta hari ere mari-mutila deitzen ziotela horregatik: “Harro egon behar duzu zuk ere, nahi duzuna egiten duzulako, neska ala mutila zaren axolarik izan gabe.”
Ioneren inguruko ipuin honek bi espazio ditu, lehena, ikusi dugun bezala, eskola; bertan azaltzen da arazoa eta horren ondorioz planteatzen zaigu Ioneri ez zaizkiola gonak gustatzen, mutilen moduan janzten dela, mutila ematen duela… eta bigarren espazioa etxea dugu. Istorioa modu naturalean, ia kontura gabe, batetik bestera igarotzen da. Eta hasiera batean bullying edo eskola kontua ematen duena, azkenean familia barrukoa bilakatzen da. Izan ere, aurreiritziak eta inertziak sendoak dira eta gogorra da haiekin amaitzea, haiei aurre egitea.
Ana Jakaren ipuin hau “Eta zer?” bildumakoen estilokoa dugu; Patxi Gallegoren irudi osagarri eta aberasgarriak, komikien estiloak eta istorioaren ildoa jarraitzeko egokiak dira. Kontakizun landuak gogoeta bultzatzen du baina panfleto izatera iritsi gabe. Amaieran hasierara itzultzen gaitu kontakizunak; baina amaierako egoera eta hasierakoa guztiz ezberdinak dira.
Idazlea: Ana Jaka
Ilustratzailea: Patxi Gallego.
Haurrentzat. 32 orrialde.
Argitaletxea: Elkar, 2016
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]