Biluztasunaren zikinkeria aldarri

Bizitza, heriotza, maitasuna eta literatura dira liburu honen ardatz nagusiak. Jainko paganoa dago orrion atzean bere maiteari, X-i, bizitza kentzen eta ematen. Mendebaldeko kulturan hamaika aldiz agertu zaigun Eros eta Thanatosen arteko tira-bira agertzen zaigu hemen berrituta.

Azalean eskaintzen digu protagonistak bere bihotza, edo X-en bihotza, nondik begiratzen den. Alde batetik narrazio autobiografikoaren bidez bere burua biluzten du, barruko desira eta munstroak erakusten dizkigu. Beste alde batetik bere maitatuari buruz hitz egiten digu, bera galtzea zer izango litzatekeen adieraziz, min gorriz.

Lan honetan hausnarketarako aukera ematen zaigu, heriotzari nola egiten diogu aurre, maite dugunaren galerak zer dakarren, doluaren prozesua nolakoa den, abandonua edota bakardadearen kudeaketa zelan egin daitekeen. Eta horrekin batera egungo harreman motak auzitan jartzen ditu muturreraino eramanez fantasia katastrofikoen bidez. Pentsatuz, imajinatuz, zoratu gaitezke, obsesionatu, jelosiak jota amaitu. Zer da maitasuna? Nola bizi dugu? Zer ematen di(o)gu? Nekea, errua, nazka, beldurra, iluntasuna, menpekotasuna, sumisioa, autoanulazioa, sufrimendua... Hori guztia ere bai, ezta?

Maitasuna pasio eta obsesio gisa bizi dituen protagonistak bi idazle aipatzen ditu: Marguerite Durás eta Annie Ernaux, eta, bereziki, inplizituki, haien Maitalea eta Pasio hutsa liburuak aitortzen ditu iturri eta inspirazio, lan hauetan oinarriturik “sutsuki maitatzea” berarentzat zer den kontatzen digulako liburu honetan. Gainera, maitearen heriotzarekin, “maitasunaren hilezkortasuna” ere ezbaian jartzeko aukera ematen du, “maitasun erromantikoaren mitoa” agerian utziz nahi duenarentzat.

Liburuak 70 orri behar ditu, ez 700, modu trinko eta mamitsuan aipatutakoak mahai gainean paratzeko. Baina ez da hori bakarrik bertan topatuko duguna, egileak idazteari buruz uste duena ere agertuko zaigu. Berarentzat barrukoa askatzea da, bizitza fikzionatzea, literatura bihurtutako auto-analisia egitea. Modu horretan, besteen beldur eta mamuekin bat egin nahi du, bizitzak eragindako zauriei buruz idazteko beharra sentitzean horri bide eman eta paperean ipintzen du irakurlearengana hurbilduz, plazaratu berri den idazle baten hasierako “asmoen adierazpena” eginez.

Bere opera prima izan zen Odol mamituak (2014) eta jarraian etorri da X hil da (2015) “manifestua”. Larru-azala gorriz jantziz euskal letretan. Biluzik eta zikin agertzeko aldarri egiten. Ea zer datorren jarraian. Gu zain izango gaitu. n

X hil da

Alaine Agirre

Elkar, 2015

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude