Verónicaren bihotza

Verónica del Carmen Serranoren bihotza urriaren 13an eten zen. 28 urte besterik ez zituen. Verónicaren bihotza nekatuta gelditu zen. Adineko pertsona bat zainduz lan egiten zuen, barne langile. Ez zuen deskantsatzeko denborarik, ezta medikura joateko eskubiderik ere, paperik gabe bizi baitzen Euskal Herrian. Nikaraguakoa zen, Somotokoa.

Zorigaitza baino ezbeharra izan da. Errua ez da patuarena. Ez da zorte kontua izan, bidegabekeria hutsa baizik. Hainbat elkartek, Munduko Emakumeak, Sorgin eta Anitzak, eta Mujeres con Voz-ek, besteak beste, heriotza honen hainbat ezaugarri mingarri salatu dituzte. Alde batetik, bere lan baldintzak: gizarte segurantza barik lan egiten zuen eta, barneko etxeko langile eta zaintzaileen artean gertatu ohi den bezala, nagusiek ez zituzten, antza, haren deskantsu tarteak errespetatzen. Elkarteen ustez, gazte horren bihotz-arazoek nekearekin edota lanaldi luzeegiekin lotura izan zezaketen, eta gainera mediku arreta jaso balu, agian arazo hori garaiz diagnostikatuko zioketen. Baina gizarte-segurantzarik gabe lan egiteak beste arazo bat dakar: bere heriotza ez dela lan istripu bezala aintzat hartzen.

Atzerritartasun Legearekin ere lotura argia dago. Alegia, Verónicak Nikaragua utzi zuen (nazioarteko erakundeen arabera, Ameriketako bigarren estaturik txiroena; lehenengoa Haiti omen da) bere familiaren bizi baldintzak hobetzeko. Egun 9 urte dituen alaba bat utzi zuen Somoton. Amaren ardura ere bazuen, osasun txarra baitzuen. Atzerritartasun Legea dela eta, ekonomia ezkutuan lan egitea zen bere aukera bakarra; emakume etorkinentzat zaintza eta etxeko lanak dira enplegu irteera ia bakarrak, eta horietan oso ohikoa da esplotazio baldintzetan aritzea.

Kontratua baldin baduzu ere (Euskal   Autonomia Erkidegoko etxeko langileen herenak bakarrik du), nahiz eta astero 40 ordu beteko dituzula jarri, edozein momentuan zaintzen duzun pertsonak beharren bat izango du eta arreta eman beharko diozu. Baina paperik gabe baldin bazaude, zailagoa izango da zure eskubideak defendatzea, salaketa bat jartzeak kanporatua izatearen arriskua dakar. Gogoratu dezagun ere Espainiar Gobernuak paperik gabeko etorkinei osasun arreta ukatu diela.

Kontua da Verónicaren heriotza oharkabean pasa zitekeela, baina ez zela hala izan. Getxoko Mujeres con Voz elkartera jo zuten gazte horren bi lagunek. Gorpua aberriratzeko 5.000 euro batu behar zituzten. Denetarik egin zuten: janariak sukaldatu eta saldu, ongintzako ekitaldiak antolatu, metroaren sarreran informazioa zabaldu... Diru kopuru hori lortu zuten eta Mujeres con Voz eta beste hamaika etorkin eta emakume elkartek kasu hau ahoz aho zabaldu zuten.

“Verónica: zure heriotza gure borroka da”. Bihotz formarekin moztutako kartulina gorrietan horrelako leloak idatzi zituzten urriaren 31n elkarte eta lagunek Bilbon antolatutako omenaldian. Getxon beste bat ere egin zuten. Zaintzaileen prekarietatea eta Atzerritartasun Legeak dakarren eskubide urraketak salatu zituzten. Baina are gehiago, mikrofonoa zabalik utzi zuten nahi zuenak pare bat hitz esan zezan. Benetan hunkigarria izan zen eta uste dut zeharo beharrezkoa dela halakoak egitea; matxismoaren, arrazakeriaren zein kapitalismo basatiaren biktimen dolu kolektiboak egitea. Bortizkeria zuzenaren ondorioz zein ezbehar bidegabeen ondorioz hildakoen izenak eta aurpegiak gogoratu beharko genituzke, eta inporta zaigula sentitu, heriotza bakoitza borrokatu behar dugula sentitu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude