EAEko Auzitegi Nagusiaren lehen epaia: aktak euskaraz zilegi dira

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2015eko azaroak 08

Epaia irmoa da, ez du beste helegiterik onartuko. Jurisprudentzia aurrekaria da, bi epaik sortzen baitute jurisprudentzia. Irurako Udalari eman dio arrazoia.

UEMAren ustez, epai garrantzitsua da hainbat udal aktak euskaraz egiteko zilegitasuna defendatzeko urratzen ari diren bidean. Orain arte Bilboko eta Donostiako Lurralde Auzitegien epaiak zeuden, lehenengoak ezetz ebatzi zuen, bigarrenak berriz baietz. Kontua da EAEko Auzitegi Nagusiak lehen aldiz eman duela epaia eta irmoa dela.

Irurako Udalari eman dio arrazoia EAEko Auzitegi Nagusiak. Espainiako Gobernuko ordezkari Carlos Urquijok Irurako Udala auzitara eraman zuen aurrekontuetan Udalbiltzarentzat diru partida edukitzeagatik. Gobernu ordezkariak eskatutako informazioa euskara hutsean bidali zuen Udalak, erakunde horrek euskara hutsean funtzionatzen baitu. Urquijok informazio hura ez jasotzat eman zuen.

EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du EAEn euskara ofiziala denez administrazio publikoek euskaraz aritzeko eta hizkuntza hori ulertzeko gai izan behar dutela, eta beraz, ez du onartu Gobernu ordezkaritzaren helegitea.

Lurralde Auzitegien epaiak jasoak dituzte Bergara, Arama, Elgeta, Gaintza, Amezketa eta Lekeitiok. Lehen bostek aldekoa eta azkenak kontrakoa.

Kanal hauetan artxibatua: UEMA  |  Hizkuntza eskubideak

UEMA kanaletik interesatuko zaizu...
2017-07-06 | ARGIA
Euskara eta turismoa lotzeko ekimenak landu dituzte Oriok, Zumaiak, Azpeitiak eta Nafarroako Gobernuak

UEMAren ustez Nafarroako Turismo Planak euskara kultur ondare garrantzitsutzat hartu izana aitzindaria da.


Zergatik du hizkuntza batek beste batek baino botere handiagoa?

Udalak euskalduntzen ari diren arren, udalerriak erdalduntzen ari direla adierazi du UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Horren aurrean, herritarren kontzientziazioa eta sentsibilizazioa lantzeko hezkuntza proiektua jarri du martxan UEMA osatzen duten herrietako ikastetxe guztietan. Oñatiko Txantxiku Ikastolan eta Elkar Hezi Ikastetxean izan da ARGIA.


2017-06-23 | ARGIA
EAEko Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Planaren aurkako epaia eman du

Bost artikulu baliogabetu ditu, besteak beste, kontratazio administratiboarena eta diru-laguntza jasotzaileen betekizunena. Foru Aldundiak epaia errekurrituko du.


Nola bultzatu turismoa herri nortasuna eta euskara kaltetu gabe

Azpeitiko Udalak www.azpeitibizi.eus webgunea zabaldu berri du. Herrira turismoa erakartzeko tresna da, luzea izan nahi duen prozesuaren abiapuntua baino ez. Ondoko gogoeta egin du Udalak: lehentasuna ekonomia sustatzea da, eta turismoa horretarako bideetako bat. Turismoa indartzeak ordea, nola eragingo du udalerri euskaldunean? Nola ekarri bisitariak herri nortasuna galdu gabe?


Errefuxiatuen harrera protokoloan euskararen irakaskuntza sartzea eskatu dio UEMAk Eusko Jaurlaritzari

Asilo eskaera egiten duten pertsonen harrera prozesuak kudeatzeko protokolo bat proposatu du Eusko Jaurlaritzak. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak salatu duenez, ez du euskararen irakaskuntza aintzat hartzen. Gizarteratzea kudeatzeko euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratu du.


2017-01-10 | ARGIA
Euskararen arnasguneen aitortza lortzeko bidean urratsak eman nahi ditu UEMAk 2017an

Larrabetzun aurkeztu du UEMAk larunbatean, urtarrilak 15, herri horretan egingo duen batzar nagusia. Puntuetako bat, hain zuzen, Larrabetzuk eta beste lau udalek (Areatza, Ataun, Errezil eta Mendaro) mankomunitate kide izateko egindako eskaria formalki onartzea izango da.


Medikuen eta pediatren lautik bat ez da gai euskaraz egiteko

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak), erakundeak berak biltzen dituen 76 udalerrietan familia eta larrialdi medikuen eta pediatren euskara gaitasuna neurtu du. 76 udalerriak Hego Euskal Herrian daudenez, Osakidetzako eta Osasunbideako profesionalak dira denak. 289 profesional zenbatu dituzte UEMAko udalerrietan. 73 ez dira gai euskaraz aritzeko. Familia eta larrialdi medikuen %22 da gai ez dena eta pediatren %35.


2016-07-19 | ARGIA
Euskara lehenetsiko dute Kutxabankek eta Laboral Kutxak UEMAko 38 udalerritan

Azpeitian bildu dira UEMAko, Laboral Kutxako eta Kutxabankeko ordezkariak, hala nola UEMAko 38 udalerritakoak –30en kasuan, alkateak–, bi kutxa horietako bulegoetan euskarari lehentasuna emango dion neurri sorta hitzartzeko. Hogei udalek kutxetako bakarrarekin sinatu dute hitzarmena, gainerakoek biekin.


Udalerri euskaldunek badute aterpea

Eusko Legebiltzarrak apirila hasieran onartu zuen Euskadiko Toki Erakundeen Legea (Udal Legea ere deitua). Legearen lehen zirriborroan euskararen atalik ez zegoen. Atala sortu zutenetik legean sartu denera pauso galanta eman da. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak hala dio bere balorazioan: legeak helburutzat hartu du toki administrazioan euskara erabat berreskuratzea, udalak eredu eta aitzindari izatea eta euskararen garapena galarazten edo oztopatzen duten trabak alboratzea. Legearen... [+]


2016-07-08 | ARGIA
Udal Legea: Espainiako Gobernuak euskara hutsezko aktak baliogabetu nahi ditu

Udal Legea apirilean onartu zen EAEn eta euskara ataleko artikuluek udalerri euskaldunei babes handia ematen dietela aitortu dute eragileek. Aterpea galarazteko lehen saiakera iritsi da.


ASTEKARIA Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude