Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

  • EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


2023ko abenduaren 15ean - 11:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azkoitiko Udalak (Gipuzkoa) ostegun honetan eginiko udal osoko bilkuran erabaki du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea. Adostasun zabalarekin hartutako erabakia izan da. Azkoitiko udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du, EAJ (7), EH Bildu (6) eta Azkoitia Bai (3) taldeetakoena. PSE-EEko zinegotzi bakarrak bozkatu du aurka.

Irailaz geroztik UEMAko kide izateko eskaera egin duen seigarren herria da Azkoitia; azken asteotan Zeanurik, Mendexak, Berrobik, Hondarribiak eta Lezok ere hala egin dute. UEMAk larunbatean egingo du batzar irekia, Orion, eta orduan onartuko dituzte sei herrion eskaerak. 107 udal izango dira UEMAko kide, eta denen artean 342.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuko dute.


UEMA kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
‘Lurralde estrategia euskararentzat’ proposamena
Indarrak ipini eremu euskaldunenean, lurralde osoan eragin dezan

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...