Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

  • 23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024ko martxoaren 7an - 07:30
Goierriko Hitza
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Korrikari buruzko informazio orokorra ematen du diptikoak eta udalek edota eskolek moldatzeko moduko datuak, Korrika eta Korrika Txikia herritik noiz pasatuko den zehaztu ahal izateko. Informazioa ahalik eta herritar gehienengana iristea da helburu nagusia.

Batez ere eskoletan erabiltzeko baliabidea da diptikoa. Horregatik egiten dio aipamena Korrika Txikiari. Ikasleen gurasoengana heldu nahian, berriz, euskarazko edukia hainbat hizkuntzatara itzuli du UEMAk: gaztelania, frantsesa, ingelesa, arabiera, urdua, wolofera, errusiera, portugesa, katalana, errumaniera eta ukrainera.


Irakurri gehiago: UEMA Euskara Euskalgintza Korrika
UEMA kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
‘Lurralde estrategia euskararentzat’ proposamena
Indarrak ipini eremu euskaldunenean, lurralde osoan eragin dezan

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...