Kapitalismoaren kontrako karabana feminista

Juan Mari Arregi
2015eko urriaren 04a

Emakumeen Mundu Martxak 1995ean Quebec-en egindako emakumeen martxan du jatorria eta mundu osora 2000. urtean zabaldu zen; orduko hartan Euskal Herriko mugimendu feministak ere parte hartu zuen. Egunotan, IV. Nazioarteko Ekintza egiten ari dira Gure gorputzak, gure lurraldeak lelopean. Kapitalismoaren kontrako kutsu nabarmena du oraingoak. Martxoaren 8an irten zen karabana feminista Kurdistandik eta Europan barrena ibiliko da urriaren 17ra arte. Euskal Herrira irailaren 28an iritsi eta urriaren 4ra arte egongo da. Emakumeek ondo dakite euren zapalkuntzaren atzean kapitalismoa dagoela, ez genero edo sexuaren ikuspegitik soilik, baita ekonomiaren arloan ere: langabezia, pobrezia, prekarietatea, diskriminazioa eta desberdintasunak sortzen ditu sistema horrek.

Euskal Herriko mugimendu feministak bizitza oinarrian eta zentroan jarriko duen eredu jasangarriagoaren alde egiten du, alde batera utziz etekinak handitzea baizik bilatzen ez duen merkatuaren logika. Argitara atera behar dira ohikoan ikusezin bihurtutako lanak, gure egunerokoa zutik mantentzen duten horiek, eta sistema kapitalista heteropatriarkal honetan ezkutatuta daudenak. Lan horiek historikoki emakumeen bizkar utzi izan dira, derrigortuta eta dohainik. Generoa, sistema sozioekonomikoaren aldagarri gisa hartu beharko litzateke, generoen arteko desberdintasuna kapitalismoa oinarritzen den sistemaren ardatz estrukturala baita momentu honetan.

Mugimendu horrek egitura sozial berria sortu nahi du, pertsonengan eta euren behar eta gaitasunengan oinarritua, ez kapitalaren pilaketan eta etekin gosean. Aberastasunaren banaketa bidezkoa, jasangarria eta bideragarria izango luke egitura berriak, oraingo eta geroko pertsona guztientzat bizimodu duina bermatuko lukeena. Ezaugarri horiek dituen karabana feminista eta antikapitalistak elkartasun eta babes osoa merezi du gure herrietatik igarotzen denean, berarekin dakartzan aldarrikapenak nork bere egin eta praktikan jarriz. Horiek konkistatzen lagundu behar dugu.

 

 

 

Kanal hauetan artxibatua: Emakumeen Mundu Martxa  |  Ekonomia feminista

Emakumeen Mundu Martxa kanaletik interesatuko zaizu...
2017-08-11 | Xalba Ramirez
Protestak antolatu dituzte Bilbon azken hilketa matxista salatzeko

Duela sei urte bikotekide bilbotarraz banandu eta, jaioterrira, Ekuadorrera itzuli zen Paola Moromenacho bere alabarekin, indarkeria matxistagatik salaketa jarri ostean. Bikotekide ohiak hamabost labankadaz hil du Ekuadorren. Atxilotu egin dute eta 30 urteko espetxe zigorra eskatu dute.


"Emakume guztiok matxinatu behar dugu, ez batzuk bakarrik"

Bada nazioarteko mugimendu bat, beren burua halakotzat jotzen duten herri guztiak onartzen dituena. Mugimendu bat, non maila berekoak baitira Quebec, Mozambike eta Kurdistan. Ibilian dabil gainera mugimendu hori, izenean bertan dakar: Emakumeen Mundu Martxa (EMM). Euskal Herrira etorri zen orain dela hilabete mugimenduaren nazioarteko idazkaritza koordinatzen duen Graça Samo, eta Bilgune Feministak maiatzaren 6an antolatu zituen topaketetan hitz egin genuen berarekin. Argi esan zigun:... [+]


2017-01-11 | ARGIA
Portugaleten emakume bat hil dutela salatzeko kontzentrazioak deitu dituzte

Ustez 92 urteko emakumea hil zuen bere semeak eta ondoren bere burua larri zauritu. Emakumeen Mundu Martxak protestak deitu ditu ostegunerako, urteko lehen hilketa matxista salatzeko.


2016-12-11 | June Fernandez
Indarkeria transistemikoa

Sorgin eta Anitzak elkarteko Liz Quintanak aho bete hortz utzi gaitu Donostian Emakumeen Mundu Martxak deituta bildu garen feministok, honako itaun hau entzun ostean: “Zure bikotekideak nola janzten zaren, noiz ateratzen zaren eta norekin hitz egiten duzun kontrolatzen badu, argi daukagu hori indarkeria dela. Baina, zer gertatzen da kontrol jarrera horiek zuen nagusiak egiten baditu?”.

Jardunaldien helburua indarkeria matxista kontzeptua birpentsatzea izan da. Erronka horrek... [+]


Maiatzaren 1ean bandera moreak airean: Nor gara langile klasea?

2016ko maiatzaren lehena langile klasearen nazioarteko borroka eguna dugu. Lana, edo hobeki esanda, soldatapeko enplegu duin baten aldeko eskubidearen aldarrikapen eta borroka eguna. Tradizioz, sindikatuek ordezkatu eta defenditzen duten eguna. Emakumeok enplegu eta bizi baldintza duin batzuen aldeko borrokan beti tinko jardun izan gara lan merkatu formaletik, honen bazterretatik eta, batez ere, honetatik kanpo.


"Emakumeak dira austeritateak gehien hunkiak"

1995ean Quebeceko emakumeen martxa egiteko ideia berari bururatu bazitzaion ere, mundura zabaltzeko xedeak izutu zuen hasiera batean. Lagunek konbentziturik, xedearen gauzapenari lotu zen Françoise David, 1994tik 2001era Quebeceko Emakumeen Federazioko buru izandakoa. Gaur egun, politikan dago buru-belarri, diputatu, grina feminista beti bezain azkar duela.


2015-10-08 | Hamaika Telebista
Emakumeen Mundu Martxa
MULTIMEDIA - erreportajea

"Gure gorputzak gure territorioak" lemapean, Europa zeharkatu ondoren, irailean Euskal Herrian izan dugu Emakumeen Mundu Martxa. Itziar Gandarias eta Jone Bengoetxeak azaldu dizkiote Ertzak saioari ekimenaren nondik norakoak.


V. Emakumeen Mundu Martxa ere beharko da

Okerrago ezin agurtu karabana feminista Euskal Herrian. Almudena Matarranz bilbotarra hilda agertu da eta bikotekideari egotzi diote hilketa. Mundu Martxaren aldarrikapen nagusietako bat da indarkeria sexistaren aurka egitea.


2015-10-02 | Garazi Zabaleta
Gipuzkoan ibili zen Emakumeen Mundu Martxa laugarren egunean

Laugarren egunez jarraian, Kurdistandik iritsitako karabana feministak Euskal Herrian barrena segitu du. Atzo Gipuzkoako hainbat herri pasa zituen martxak.


2015-10-01 | Zuri˝e Rodriguez
Tetatinak eta autodefentsa

56 egun ostean gaur Emakumeen Mundu Martxa Gasteizera sartuko da. Ez! Ez, dira 56 egun soilik igaro Kurdistanen Mundu Martxari hasiera eman zitzaionetik; ordutik 210 egun pasa dira. Ez! Gaur 56 egun dira Gasteizko Andra Mari Zuriko jaietan feministek egindako ekintza historiko hartatik.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude