Begirada dekolonialak zeharkatuko du Euskal Herria, Emakumeen Mundu Martxak abiatutako ekintzaren eskutik

  • Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko V. Ekintza abiatu dute larunbatean Irun eta Hendaia arteko mugan, martxoaren 6a bitarte herriz herri ariko dena. Transnazionalak, mugak eta migrazio-politikak ikusmolde dekolonialetik behatzera animatu dituzte herritarrak.

(Argazkia: Ecuador Etxea)

2020ko urriaren 19an - 10:20

Larunbatean, Irun eta Hendaia arteko zubian, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak hasiera eman dio “Bizitzeko erresistitu, eraldatzeko martxan!” leloa daraman Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko V. Ekintzari. Beronen baitan hainbat ekitaldi egiteko asmoa dute, salatzeko transnazionalek eta mugek zein eginkizun duten sistema arrazista kolonialaren baitan, eta agerian uzteko  “Mendebaldeak Hegoaldeko lurralde eta pertsonei eragiten dien bortizkeria”.  

Nazioarte mailako egitasmoa Euskal Herrian lurreratzeko 200 emakume inguru batu dira Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan, mugen bueltan sortzen den bortizkeria salatzeko asmoz. “Muga hau nazio-estatuek inposatu digute, eta Euskal Herria zatitzen du; bide batez, ‘Europa Gotorlekua’ indartzen du. Horregatik etorri gara, hura nabarmen uztera, muga honen inguruan gertatzen den bortizkeria salatzera. Baina beren oinarrian zer dago? Migrazio politika arrazista eta kolonialak”, egin dute irakurketa.

“Zubi guztien gainetik! Mugarik ez! Transnazionalik ez!” leloa darabil Euskal Herrian abiatutako ekintzak. Arreta jarri dute zubietan, eta hargatik aukeratu da zubi forma duen muga ekintzari hasiera emateko ere, zubiez irakurketa egiteko ere probestuz unea: “Uste dugu ​zubiek ​ez dutela izan, eta ez dutela gaur, esanahi bera migratzaile guztientzat. Izan ere, inoiz harremanetan jartzeko izan baziren, orain ​harresi ​bihurtu baitira, pertsonen joan-etorria eragozten dutenak eta diskriminazio, zapalkuntza, bazterkeria eta heriotza eragiten dutenak”. Hala bada, zubi-harresi horiek pitzatu beharra adierazi dute.

Zubiak arrakalatzeko helburu horri jarraiki, larunbateko ekintzan zapiak erabili dituzte zubi-harresi horietan pitzadurak irudikatzeko. Urriaren 17an martxan jarritako ekimenak zubiak hartuko ditu sinbolotzat egingo duen ibilbide osoan, zeina herriz herri joango den harik eta martxoaren 6an hasierako leku berean amaiera emango zaion arte. Herrien parte hartzea bermatzea ere bai baita ekintzaren xedea.

Hausnarrera deia

Herriz herri joango den martxaren bidez, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak herritarrei hausnarrerako gonbita luzatu die. Bertako mugimendu antiarrazista eta feministako kide migratu eta arrazializatuek egindako hausnarketak oinarri hartuta, migrazioa ikusmolde dekolonialetik behatzera animatu du jendea. Hala, ariketa horren bidez mahai gaineratutako proposamen eta ekintzak josi nahi dira herrietako zubi eta zapien bidez, sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalean pitzadurak eragiteko.

Hausnarketarako abiapuntua Emakumeen Mundu Martxak berak plazaratu du: “Transnazionalak, mugak eta migrazio-politikak zalantzan jarri eta salatu behar ditugu, sistema arrazista, kolonial, kapitalista eta heteropatriarkalaren tresna diren aldetik. Halaber, Europaren ongizatea zein pribilegioren gainean bermatzen den ere hausnartu behar dugu, baita logika horretan guk zer eginkizun eta ardura dugun ere: Zer egingo zenuke zure herria atzerriko enpresek inbadituko balute, urak kontaminatu, basoak soildu, aktibistak jazarri eta hilgo balituzte​? Zer deritzozu mugak blindatzeko baliatzen diren milioiez? Zer nolako baldintzatan dihardute migranteek euskal etxeetan?”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakumeen Mundu Martxa
Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi dute mila lagun baino gehiagok

Mugimendu Feministak biktimak izandako babesgabetasun egoera salatu du. Iruñean, Donostian eta Bilbon astearte arratsaldean deitu ditu mobilizazioak Emakumeen Mundu Martxak.


2021-11-10 | ARGIA
Emakume, neskatila eta LGBTIQA+ kolektiboko pertsonei berezkoak zaizkien asilo-arrazoiak aitortzeko, Feminist Asylum kanpaina abiatu dute

Feminist Asylum kanpaina abiatu dute Europa mailako hainbat mugimendu, talde, elkarte, alderdi eta sindikatuk. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak bat egin du kanpainarekin, eta herritarrei dei egin die berau babestera.


2021-10-13 | ARGIA
Gasteizko hilketa matxista salatzeko mobilizazioak

42 urteko gizon batek 37 urteko emakume bat hil du Gasteizen, eta bere buruaz beste egin ostean. Hilketa matxistaren aurrean mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Honekin, bost dira aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako emakumeak.


emakumeen mundu martxa, nazioarteko v. ekintza
Mugak apurtzeko deia luzatu dute Hendaia eta Irun artekoa zeharkatuz

Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean iazko urrian abiaturiko Emakumeen Mundu Martxaren Euskal Herriko V. ekintzari bukaera eman diote 400 bat lagunek martxoaren 6 honetan. Manifestazio koloretsu baten bidez Hendaia eta Irun lotuz eta muga... [+]


2021-03-08 | Dani Blanco
Emakumeen Mundu Martxaren bukaera argazkitan

Dani Blanco ARGIAko argazkilariak argazkitan jaso du Emakumeen Mundu Martxako Nazioarteko V. ekintza.


Eguneraketa berriak daude