Feministon Herria eguna larunbatean ospatuko da Bilbon

  • Aste osoan Bilbo jasotzen ari den Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketaren ekitaldi nagusia izanik, guztion indarrak batu eta askotariko alternatiba feminista erakustea izango du helburu ekimenak.


2018ko urriaren 23an - 11:01
2015ean Lisboan amaitu zen Emakumeen Mundu Martxako manifestazioa
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bilboko Areatza Feministon Herrian eraldatuko da datorren larunbatean urriaren 27an, munduari nolako herri feminista eraiki nahi duten erakusteko asmoarekin.

Horretarako, gosari feminista, “Feministon bakea eraikitzen” mahaingurua, antzerkia, emakumeon bazkaria, manifestazioa eta kontzertuak antolatu dira, goizeko 10:00etan hasi eta gauera arte iraungo duen egun osoko egitarau zabalean.

Euskal Herriko mugimendu feminista eta Nazioarteko Topaketara etorri diren 40 herrialdetako 130 emakumeek parte hartuko dute ekitaldietan eta emakumeen egoera orokorraren zein mugimendu feministek beraiengan duten eraginaren inguruan hausnartuko dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakumeen Mundu Martxa
2021eko martxoaren 11
emakumeen mundu martxa, nazioarteko v. ekintza
Mugak apurtzeko deia luzatu dute Hendaia eta Irun artekoa zeharkatuz

2021eko martxoaren 8
Emakumeen Mundu Martxa, nazioarteko V. ekintza
Mugak apurtzeko deia luzatu dute Hendaia eta Irun artekoa zeharkatuz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!