Emakumeen Mundu Martxaren amaierako manifestaziora joateko izen-ematea zabaldu dute

  • Martxoaren 6an egingo du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak V. Nazioarteko Ekintzaren amaiera ekitaldia, Irun eta Hendaia artean. Azaldu dutenez, "planteamenduan hainbat aldaketa egin ondoren, mugen eta transnazionalen kontrako mobilizazioa deitzea" erabaki dute. Alarma-egoeraren segurtasun neurriak beteko dituztela nabarmendu dute eta joateko asmoa dutenei aurrez izena emateko eskatu diete eta autobaimenerako inprimakia bidaliko diete.


2021eko martxoaren 2an - 09:44
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

V. Nazioarteko Ekintzaren itxiera ekitaldia martxoaren 6an egingo du Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak. Mugen eta transnazionalen aurkako manifestazioa Hendaiako Herriko plazatik hasiko dute 11.00etan eta 11.30etan Irun eta Hendaia arteko Santiago Zubira iristea espero dute. Bertatik, ibilbidea jarraituko dute Irunen zehar, Avenida Zubian amaitzeko berriz, 13.30 aldera.

Egungo egoerara egokitutako mobilizazioa

Segurtasun-neurriak beteko dituzte, 2 metroko distantziari eutsiz eta musukoa erabiliz. Manifestazioan parte hartzeko asmoa dutenei formulario hau betetzea eskatu diete, "aforoa eta logistika kontuak kontrolatzeko asmoz". Martxoaren 4 arte egongo da zabalik izena emateko epea: "Behin epea pasata, eta antolakuntzatik kontrakorik adierazi ezean, itxierarako hartutako erabaki hau errespetatzea eskatu nahi dizuegu".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakumeen Mundu Martxa
2021eko martxoaren 11
emakumeen mundu martxa, nazioarteko v. ekintza
Mugak apurtzeko deia luzatu dute Hendaia eta Irun artekoa zeharkatuz

2021eko martxoaren 8
Emakumeen Mundu Martxa, nazioarteko V. ekintza
Mugak apurtzeko deia luzatu dute Hendaia eta Irun artekoa zeharkatuz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!