Zezenak versus ardiak

Duela urte batzuk, “espainolek” haien autoetan haien ez dakit zein izaera markatzeko zezen baten pegatina paratzen zutela eta, “euskaldunek” haien ez dakit zein izaera markatzen zuen ardi latxa pegatina asmatu zuten.

Ordutik, ikurrina bat eraman beharrean, ardi batek esaten digu aurrean doan autoa fidatzekoa den ala ez. Ardiak, zezenak edota katalanen astoak definitzen digu bertan doana.

Eta paradoxikoki, ardiak duen mehatxu handiena otsoa izan bada ere, ez dut ezagutzen haren nazionalitatea otso batekin alderatu nahi izan duen herririk, beraz, ardiak, autoen mundu sinbolikoan, zezenek jaten dituzte.

Hara non, Donostian, EAJk gobernua hartu eta lehen astean hartutako bi neurri: hirira zezenketak itzuliko direla adieraztea, eta Ametzagaina parkean zeuden ardiak bertatik kentzea. Bat-batean eta urgentziaz hartutako bi erabaki horiek, autoen atzeko aldean dauden pegatinen balio sinboliko bera utzi didate. Ez dakit Eneko Goia alkateak zein animalia duen haien autoan, baina erabaki horiekin, otsoarena egiteko prest nor dagoen argi geratu zait. 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Diana Franco
Teknologia
Norbera izatea ahaztu

Oso gogoko dut zientzia fikzioa, genero honetan istorioak oso modu aldrebesean kontatuak izaten badira ere. Fikzioa erabiliz, dugun errealitate konplexua azaltzeko edota eraldatzeko modu berriak lantzen dira. Ocativa E. Butler zientzia fikziozko idazleak, elkarrizketa batean,... [+]


Israel ahulduta eta Iran boterea hartuta

Azkeneko hamarkadan Frantziak, Erresuma Batuak eta AEBek Siria inbaditu zuten nazioarteko legedia hautsita. 2024an oraindik Washingtonek Siria okupatzeko dozena bat base militar inguru ditu eta herrialdearen petrolioaren zati handia lapurtzen du. Israelek Siriako eta Palestinako... [+]


Hamaika

Ez dakit zure herrira helduko den Hamaika diziplina anitzeko proiektu artistikoaren erakusketa.

Artelanekin batera, hamaika lekukotasun. Bertan denetarik dago: beldurra, mina, amorrua, esperantza, etsipena, indarra... Maitasunez idatzitako testigantzak. Garondoan mehatxuaren... [+]


Eguneraketa berriak daude