Harreman berdinzaleetan ere jokabide guztiak ez dira parekideak

  • Negoziazio prozesuak bikote berdinzaleetan izeneko ikerketa lana aurkeztu du Amaia Agirre soziologoak. Euren burua parekidetzat duten bikoteen arteko botere harremanak aztertu ditu. Proiektua urtarrilaren 21ean aurkeztu zuen EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Donostian.


2015eko apirilaren 15ean

Argi du: “Negoziaziorik ezean parekideak ez diren praktikak nagusitzen dira”. Hamabost bikote heterosexual eta homosexual elkarrizketatu ditu, banaka zein elkarrekin. 25 eta 50 urte bitarteko lagina hartu du aintzat ikerketa kualitatiboa egiteko. Horretarako, bikote harremanetan gertatzen diren negoziazio esparru desberdinak banatu ditu; besteak beste, ekonomiaren kudeaketa, etxeko lanak, zaintza ardurak, bikotearen egitura eta sexualitatea.

“Kontuan izan behar da azterketa egiteko erabilitako laginak ez duela egungo gizartea ordezkatzen, hau da, ikerketa kualitatiboa dela”, esan du Agirrek. Izan ere, elkarrizketatutako bikoteak aurrez hautatuak izan dira, euren jokabide eta kontzientzia parekideagatik. Eta hala ere, dir-dir egiten duen guztia ez da urrea, eta bikote hauetan ere atzematen dira berdinzaleak ez diren zenbait praktika.

Bikote parekideak osatzeko gakoa, eguneroko kontuen inguruan eztabaidatzea da Agirrerentzat. Horren jakitun dira bikote gehienak, aitzitik, maiz negoziazioak bizitzako beste arlo batzuetan garatu beharreko jarduera bezala ulertzen dituzte. “Maitasun erromantikoaren idealagatik gertatzen da hori”, esan du.

Sarri negoziazioek eta eztabaidek tentsioak sortzen dituzte, eta askotan, bikote harremanaren osotasuna “kinkan” jartzen da. Nolabait “laranja erdiaren mitoa” apurtzen dela uste du, beti ere interes pertsonalen defentsan, eta hori da hain zuzen bikoteek saihestu nahi dutena. Hots, ohartarazi du, negoziazioak alboratzeak arriskuak dituela: “Modu ‘naturalean’ hartutako erabakietan genero rolak gailentzen dira ia beti”.

Bakoitzak bere poltsikoa

Elkarrizketatutako bikote berdinzaleen artean ekonomia kudeatzeko molde berriak ageri dira. Nork bere dirua kudeatzen du. Joera berri hori parekidetasunaren aldeko urrats gisa ulertzen du Agirrek: “Kudeaketa ekonomiko berriek botere harremanak berdindu dituzte”.

Egungo egoera sozial eta historikoan ez dute lekurik orain arteko arketipoek: gizona hornitzailea eta emakumea administratzailea. Ideologikoki eta ekonomikoki zaharkituak geratu direla dio.

Lehen aipatu bezala, lagina ez da egungo gizartearen isla. Kasu gehienetan statu quo sozioekonomiko bera partekatzen dute; eta kasu askotan emakumea da soldata hobea edo egonkorragoa duena. Agirrek dioenez, horrek ez du inolaz errealitatea ordezkatzen. 2009ko EUSTATeko datuei begiratuz gero, ikus dezakegu EAEn 18 urtetik gorako gizonen batez besteko urteko soldata 25.376 eurokoa dela, eta emakumeena 14.241 eurokoa.

Eredu ezberdinak ageri dira, denen egoera sozioekonomikoa ez baita bera. Esaterako, bi mutilek osatutako bikote batean, bietako bat langabezian geratu zen; egoera horren aurrean, kudeaketa ekonomikoa aldatu zuten. Lanean zegoenak langabezian zegoenari dirua sartzen zion kontuan, horrela, eskatu beharraren larritasuna saihestu eta dirua berak kudeatu zezan.

Orobat, bikotekidearekiko independente izatea da diru banaketa horren atzean ezkutatzen den arrazoia. Orokorrean bikoteek kudeaketa ekonomikoaren gainean negoziatzeko beharra izaten dute, “betirako bikotearen mitoa” eroria dagoelako eta noizbait harremana buka daitekeela ikusten dutelako: “Ekonomikoki euren buruaren jabe izatea lehenesten dute”. Dena den, Agirrek dio zenbat eta harreman luzeagoa izan, orduan eta gutxiago heltzen diotela molde ekonomiko indibidualistari. Hainbat faktorek eragiten dute, besteak beste, etxebizitza eta umeak izateak.

Lagundu edo partekatu?

Etxeko lanen banaketa bikoteen arteko parekidetasuna neurtzeko erabiltzen da maiz: “Egun, etxeko lanak dira berdinzaletasunaren termometroa”. Tesiko ondorioetan ageri denez, bikoteek etxeko lanen banaketa ez dute behar bezainbeste negoziatzen eta gehienetan genero rolak gailentzen dira. Sarritan, lan banaketa laguntza soil bilakatzen da. Elkarrizketetan askotan agertzen dira berdinzaleak ez diren jokabideak, eta haiek justifikatzeko “gustu pertsonalak” edo “modu naturalak” bezalako aitzakiak erabiltzen dituzte.

Amatasun intentsiboa

Zaintza ardurei dagokienean, oraindik ere ama da soinean motxilarik pisutsuena daramana. “Amatasun intentsiboa” gizartean errotua dagoela uste du soziologoak.

Dena den, emakumeek jakin badakite umea edukitzean genero rol tradizionalak gehiago errotzeko joera dagoela. Horrek, talkak sortzen ditu teoria eta praktikaren artean: “Badakite nola jokatu behar duten parekideak izateko, baina maiz praktikan ez dute hala egiten”.

Bikote homosexualetan ostera, zaintza lanak gehiago partekatzen dira. Nahiz eta, tesiko ondorioek azaldu dutenez, normalean maila sozioekonomiko txikiena duena den umeen zaintzaz gehien arduratzen dena. Bada, bikote homosexualetan ere ematen dira botere harremanak, baina beste parametro batzuetan.

Hala ere, umearen zaintza hirugarren baten esku utzi behar dutenean, normalean, emakumeen esku uztea erabakitzen dute; bai bikote homosexualek baita heterosexualek ere. Azken hauen kasuan, ia beti, amaren aldeko amonaren esku.

Lagunak, bakoitzak bereak

“Kritikoak dira maitasun erromantikoaren ideiarekin”, dio Agirrek. Independentzia eta autonomia izatea oso inportantea da beraientzat. Lagunen eta denbora librearen kudeaketa indibiduala egiten dute gehienek, eta askorentzat oso garrantzitsua da bizitza sozial propioa izatea, gehienbat “nork bere interesak defendatzeko”.

Maitasun erromantikoa alboratu eta betirako bikotearen mitoa hautsi dute elkarrizketatutako bikoteek. Ekonomiaren kudeaketan gertatzen den bezalatsu, lagunak ere bakoitzak bereak izan nahi ditu, bikotea hautsi daitekeela aurreikusten dutelako.

Alta, harremanen hausturaren inguruan hitz egitean emakume askok “bakardade” hitza erabiltzen dutela azpimarratu du ikerlariak: “Badirudi bikoterik gabe egotea bakarrik egotearekin lotzen dutela. Gizonengan ez da halakorik ageri”, esan du.

Kontrara gertatzen da bikotea bi neskek osatzen dutenean. Agirrek dio kasu hauetan joera gehiago dagoela lagunak partekatzeko.

Hots, gehienek bikote harremana euren harreman sozial eta afektiboen erdian kokatzen dute.

Monogamia eztabaidagai?

Monogamiaz hitz egiterakoan ezberdintasunak ageri dira bikote homosexual eta heterosexualen artean. Normalean, bikote homosexualetan harremanaren hasieran hitz egiten da bikote egiturari edo formari buruz. Elkarrizketatutako bikoteetako batean esaterako,  esklusibitate sexualari muzin egitea hitzartu dute.

Bikote heterosexual gehienetan berriz, jakintzat ematen da harremana monogamoa izango dela. Nahiz eta, ikertutako bikote guztietan izan den esklusibitate sexuala talkarako arrazoi. Une horretan soilik mahaigaineratu dute monogamiaren auzia. Negoziazioetan beti gailendu da esklusibitate sexuala: ikertutako bikote heterosexual guztiek erabaki dute harreman monogamoarekin jarraitzea. Agirrek dio gehienbat bikote harremanaren oinarria kolokan ez jartzeagatik dela. “Zentzu handi batean uste da sexualitate esklusiboa dela bikote harreman bat gainerako harremanetatik bereizten duena”, gaineratu du.

“Sexualitate osasuntsua”

Sexualitatearen gaia nahi baino gutxiago jorratu du soziologoak, tabu asko baitaude oraindik. Honatx ateratako ondorioetako bat: “Sexu harremanen maiztasunak kezkatzen ditu emakumeak, alta, gizonek ez dute halakorik aipatzen”. Emakume askok sexu harreman “osasuntsuak” izatea maiztasunarekin lotzen dute; ziur aski presio sozialak bultzatu ditu horretara, Agirreren ustez.

Bikote heterosexualek ez dute behar beste negoziatzen praktika sexualen gainean. Kontrara, ikerlariak dio bikote homosexualetan gehiago negoziatzen dela jardun sexualen inguruan: “Sexualitate normatibotik ateratzean lanketa pertsonal handiagoa egiten dute”. Bikote berdinzaleek hainbat ertz zorroztu badituzte ere, asko daude oraindik kamusteko.

Tesian ondorioztatu denez, oraindik uste da bikote harremanek egitura finko bat jarraitu behar dutela: lehenengo maitemindu, ondoren egonkortasuna lortu eta gero eta gauza gehiago konpartitu balizko bukaera batera iritsi arte. “Badirudi egitura bakarra dagoela, eta gero errealitatean argi ikusten da ez dela horrela, baina oraindik ere sarri maitasun erromantikoaren fikzioan harrapatuta jarraitzen dugu”.

Askatuko gara.


ASTEKARIA
2015eko apirilaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


2024-09-16 | ARGIA
Emakumeek gose greba hasi dute Irango espetxeetan, Aminiren hilketaren bigarren urteurrenean

Narges Mohammadi Bakearen Nobel Saridunak eta beste 33 preso politikok gose greba hasi dute irailaren 15ean. Gaur, irailak 16, bi urte dira Mahsa Amini emakume kurdua Irango Poliziaren jipoiaren ondorioz hil zela. Buruko zapia gaizki jarrita eramateagatik atxilotu zuten.


Ugalkortasunarentzat sendabelarrik ez

"Kaixo Garbiñe! Asko gustatzen zait egiten duzuna. Ugalkortasunarentzat sendabelar baten bila ari naiz baina zure liburuan ez dut aurkitu. Bizi naizen lekuan inork ez daki horri buruz”. Mezu hori jaso nuen hilabete dela Instagrameko pribatutik eta eragin... [+]


Olatz Dañobeitia
“Deigarria egiten zait euskal gatazkarekiko ikerketa mailan dagoen isiltasuna eta baliabide falta”

Martxoan aurkeztu zuen Olatz Dañobeitiak azken zortzi urteotan garatu duen lana, Militantzia eta errepresio politikoaren azterketa feminista bat: 90eko Ezker Abertzaleko emakumeen kasua tesia. Horren aitzakian, horretan sakontzeko, bildu gara Lekeition berarekin... [+]


Gorputz hotsak
“Oso arriskutsua da pentsatzea edonork irakatsi dezakeela zeinu hizkuntza”

Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]


Zerbait mugitzen hasi da Hondarribian

Hondarribiko jai egun handian, Alarde tradizionalak eta Jaizkibel konpainia parekideak bat egin behar zuten lehen aldiz abiapuntuan, baina argazki hori saihesteko, tradizionaleko konpainia guztiak berandu joan dira hasiera puntura. Plantoak planto, ordea, lehen aldi ugari bizi... [+]


PiztuPower Nafarroako afrikar jatorriko emakume gazteak aktibismoan trebatzeko proiektua

Munduko Medikuak PiztuPower proiektu "eraldatzailea" abiarazi du, Nafarroako emakume afro-ondorengo gazteei laguntzeko eta aktibismoan trebatzeko etengabeko formakuntzaren bitartez.


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Gorputz hotsak
“Desgaituontzat oso gertu eta oso urrun dago itsasoa”

Sentsibilizazio saioen, hitzaldien eta sare sozialen bidez aktibismo antikapazitista egiten du Juncal Cepedak (Irun, Gipuzkoa, 1986). Txikitan ez du erreferente desgaiturik izan, eta besteei laguntzeko eta erreferenteak sortzeko egiten du dibulgazioa. Sare sozialen bidez,... [+]


2024-08-26 | June Fernández
MIGRAZIO-DOLUA
Herrimina trauma bihurtzen da

Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.


Tanpoiek metalak dituztela frogatu dute; tartean, beruna eta artsenikoa

Lehen aldiz, ikerketa bat egin dute tanpoiek metalak ote dituzten ikusteko. Izan ere, metal batzuk toxikoak dira, baina AEBetako, Europako eta Erresuma Batuko legediek ez dute horri buruzko araudirik.


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Eguneraketa berriak daude