Tsiprasen arnasa sinbolo bihurturik

Estatu batek bi modu ditu diru-kutxa bete eta bere egin beharrak aurrera ateratzeko: zorrarekin edota zergekin. Jakina, inoiz ez da bata edo bestea bakarrik, zorrak zergetan biltzen dena laguntzen baitu. Orekan da kontua. Estatuei ez zorpetzea aholkatzen dio austeritatearen diskurtsoak eta gastu publikoa murriztea. Baina, aldi berean, diskurtso horrek zergak jaistea gomendatzen du, jarduera ekonomikoa piztu eta ekonomia hazteko modu bakar gisa. Zergak jaitsi eta zorrik egin ez, berdin diru gutxiago, berdin murrizketak.

Tarta zatiaren handitzean jartzen da indarra, gero banatu ahal izateko, eta hori BPGren igoera da. Baina barne produktua asko igo behar da, garapenean dauden herrialde askotan ikusten den moduan, tarta zati horretatik sektore zabalek gehiago jaso dezaten. Europan eta AEBetan azken hiru hamarkadetan egon den hazkunde ekonomikotik gehien dutenak dira tartaren zatirik handiena hartu dutenak. Grezia, Espainia, Irlanda, Portugal… eta beste neurri batean EBko gainerako estatu gehienei ere hori gertatu zaie azken zortzi urteetan: ekonomiaren hazkundea jaitsi, zergak jaitsi, leporaino zorpetu eta murrizketa politika zorrotza indarrean jarri.

EBko herrialde batzuei askoz gehiago eragin die beste batzuei baino, baina herrialde guztietako herritarren gehiengoari asko eragin dio, funtsean herrialdean aberastasun gutxiago sortu delako eta berau lehen baino desorekatuago banatu delako. Kapitalaren errentak etengabe handitzen eta lanarenak txikitzen. Nola atera zurrunbilotik?

Grezian pausatu da une honetan galderaren zama guztia. Alexis Tsipras da orain “amets bat baino gehiago” eta herrialde heleniarra “nahiaren eta ezinaren borroka toki ekaitzez betea”. Nola aterako da enbatatik Syriza? Inork ez daki, seguruenik ez ametsaren aldekoek gurako luketen bezain ongi, baina bai greziar oligarkiak nahiko lukeena baino hobeto. Sinboloa izan da bere garaipena eta sinbolo bere garapena.

Herritarrak nahi du hobetu, baina oro har badaki borondaterik onenarekin ere ezinezkoa dela denbora laburrean bizi den egoeratik ateratzea. Erraza izan da hiru urtetan Greziaren zor publikoa %120tik %170era eramatea, eta herritarren gehiengoa inoiz pentsatuko ez zen pobrezia neurritara eramatea. Izugarri nekosoa izango da lehengo egoerara itzultzea, hori erakusten digu historiak gehiengoaren defentsan eta aberastasunaren banaketan ematen diren atzerapausoei buruz.

Tsiprasek esan du orain hasten dela gerra, baina sikiera lehen gudua irabazi du: lau hilabete gehiago zorra ordaintzeko. Lehen Troikaren esana bete behar ezinbestekoa bazen, gaur egun jada ez da. Tsiprasek ez du jada ura ezpainen lerroan, kokotsera jaitsi zaio eta ez da gutxi. Utzi egin diote ala irabazi egin du? Zergatik ez ote zuen lortu Antoni Samaras agintari kontserbadoreak?

Norabide kontua da, apurka eta gehiengoak irabaziz, ez dago Greziako egoera irauliko duen beste modurik. Bertako oligarkia zurrupatzailean du etsairik handiena Syrizak, ez EBn, edo Alemania, baina, ai nola azkartuko litzatekeen norabide aldaketa Bruselak soka apur bat laxatuko balu.

Bruselak aurreko Gobernuari agindutako erreformetan 400.000 lanpostu publiko galdu ziren. Tsiprasek lanpostu horietatik 3.500  berrezarri ditu, eta hori ez da Bruselaren batere gustukoa izan. Tsiprasek Bruselari aurkeztuko dizkion neurrien artean dira, esate baterako, ustelkeriaren aurkako borroka plana, erregaien eta tabako kontrabandoaren aurkako borroka neurriak. 6.000 milioi euro eskuratu nahi ditu horiekin Atenasek. Zer da hori 2010etik erreskate kontzeptuan jaso dituen 240.000 milioi eurori buelta emateko? Arnas apur bat besterik ez. Onartuko al dio Bruselak tarte hori?

Greziak 12.000 milioi euro ordaintzen zuen zorraren interesetan 2011n, 2015ean 3.500 milioi ordaintzen ei ditu interes tasen jaitsieragatik –Espainiak 600 bat milioi irabazten ditu urtero interes horietatik– baina hala ere inoiz ezingo dio aurre egin bere zor guztiari, honen zati handi bat kitatzen ez bada. Denek dakite hori.

Baina murrizketekin jarraituz, Tsiprasi edozein agintariren jarduera baloratzeko ohiko 100 egunak ere ez zaizkio uzten. 30 egunera nahi dira emaitzak. Horregatik haren arnas ahokada bakoitza sinbolo bihurtu da EBn aldaketa nahi duen herritar bakoitzarentzat. Duintasunaren sinbolo.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude