Katalunia bueltaka

Kataluniari eskaintzen diodan hirugarren hausnarketa da denboraldi honetan: lau artikuluetatik hiruk Katalunia izan dute hizpide. Eta, egoerari erreparatzen badiot, ez da azkena izango.

Azaroaren 9an, azkenean, herriak bere iritzia emateko aukera izan zuen, emozio handiz, nahiz eta oso aukera mugatua izan ikuspegi juridiko aldetik –ez zen “ofiziala”–. Badakigu gehiengoak ez zuela parte hartu –%36k eman zuen  boza, hau da, 2.306.000 biztanlek–, baina egoera guztiz zaila eta nahasi horretan oso datu adierazgarria da, emaitza zehatza bezala –parte hartu zutenen %80k baietza eman zion estatu independentea eratzeko proposamenari, 1.850.000 inguruk–. Datu horiek bi interpretazio izan dituzte: alde batetik, Kataluniako indar politikoen eta sozialen gehiengoarena, positiboa, eta bestetik, Espainiako indar politikoen eta Kataluniako gutxiengoarena, negatiboa, parte-hartzearen eta independentziaren aldeko emaitza eskasa dela azpimarratuz. Edozein iritzi izanik ere, beste datu objektiboak kontuan hartu behar dira: 2006ko Estatutak 1.900.000 boz izan zituen alde, baina Espainian inork ez du aldarrikatu haren zilegitasunik eza.

Nola interpretatu politikoki hau guztia eta zabaltzen diren aukerak? Ez da erraza. Nork daki zer gertatuko den? Pertsonaia, aldagai, interes eta kalkulu asko daude. Azter ditzagun elementu batzuk:

Artur Mas, printzipioz, indartsu atera da eta horrela azaldu zen gau hartan, Mariano Rajoyri bi asteko epea eman zionean bere eskaerari erantzuteko. Bada, astebete igaro da geroztik eta ez dut mugimendurik ikusten, ezta itxurarik ere. Alderantziz, aurrera doa PSCrekin mantentzen ari den negoziazioa 2015erako aurrekontuetarako, horrek esan nahi du Masek ez daukala kontsultari berehalako jarraipenik emateko asmorik.

ERC ere egoera onean dago, baina ez da orain hilabete bat uste zuena, Masen indarberritzea dela eta. Gainera, ez zait iruditzen kontsultaren emaitza espero zuenik –itxaropen handiagoa zuela esango nuke, batez ere parte hartzeari buruz–.

Rajoy ere indarberritua atera dela esango nuke. Ez du kontsulta oztopatu “fisikoki”, “normaltasunez” onartu zuen galdeketa burutzea eta bere eskuinetik kritika zorrotzak jaso ditu horregatik. Gainera, emaitza, esan bezala, ez da izan Katalunian askok espero zutena. Azkenik, fiskaltza lasai eta “independente” dabil asunto horretan,  itxura “demokratikoagoa” emanez Espainiako Gobernuari.

Kataluniako gizarte zibilak hartu beharko du berriro ere prozesu honen agintea eta bidea ondo finkatu. Hasieran ez bezala, azkeneko denboraldian alderdi politikoek izan dute protagonismoa –horrela behar zen–, baina horrek, panorama ikusita, ez du bermatzen datozen hilabeteetan herriaren borondatea gauzatuko denik. Zeren eta, non daude denek aipatu dituzten hauteskundeak? Orain ez du ematen inori interesatzen zaionik: Mas PSCren sostenguaren bila dabil –legealdia amaitzeko izango da, ezta?– eta ERCk udal hauteskundeak irabazi nahi omen ditu –gainera, azken datuen arabera, CiUk mantenduko luke gehiengoa– eta ez luke interes berezirik hauteskunde autonomikoei aurre egiteko.

Eta, bukatzeko, non gelditu da aldebakarreko independentziaren aldarrikapena? Ulertu dudanez, hau eguneroko lanaren bitartez lortuko litzateke –uzten badiete, noski–. Horretarako, beharrezkoa al zen hau guztia? Kontsultari ematen ari zaion erantzun politikoa bere asmoarekin bat al dator?

Ez dakit, baina orain hilabete bat zirudiena gaur ez dut garbi ikusten.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude