Enpresa handiak gobernugintzan

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Estatuko enpresa handien elkartea –Lehiakortasunerako Enpresa Kontseilua– eztabaida politikoan indarrez sartu berri da Espainia 2018 txostena argitaratuta. Txostenaren helburua gizarteak duen arazorik larriena zuzentzeko ahalegina omen da, langabezia errotik murrizteko dagoen aukera eskasa alegia. Txostenak ez ditu hazkundea eta enplegua suspertzeko neurri zehatzak iradokitzen, aldiz, errentagarritasuna pizteko eta enplegua sortzeko epe ertaineko estrategia ekonomikoak aurkezten ditu. Jakina da, IBEXeko 18 enpresa handiek Estatuko estrategia ekonomikoan eragiten dute, baina oraingoan beren errezeta propioak argitara eman izanak bi errealitate ekarri ditu mahai gainera. Lehenengoa, Estatuko elite oligarkikoak onartu egiten du inplizituki gobernu zentralak orain arte indarrean jarritako austeritate plana porrota izan dela, eta egoera sozialak eta ekonomikoak okerrera egin izanak larrialdiko neurriak eskatzen dituela. Bigarrena, PPren gobernuaren noraezaren aurrean enpresa handiek hartzen dute larrialdiari erantzuna emateko funtzioa. Beraz, Atzeraldi Handiak politikaren ukazio bikoitza ekarri du: kanpotik Europar Batasunak ezartzen ditu ekonomia politikaren irizpideak eta barrutik botere ekonomikoak zuzenean gobernatzeko tentazioa du.

Zorraren zamak eskariaren eskasia edo gehiegizko produkzio ahalmena sorrarazi duela onartu ezean jai dago atzeraldiari buelta eman ahal izateko. Hala ere, txostenaren proposamenak eskaintzaren politiketan lerratzen dira, lehengo lepotik burua alegia. Azter ditzagun horietako batzuk. Txostenak 2018 arte 2,3 milioi lanpostu sortzeko egiten dituen proposamen sortaren sinesgarritasuna hutsaren hurrengoa da, areago datorren tokitik etorrita. Esaterako, langabezia borrokatzeko lurpeko ekonomiaren aurka egitea eskatzen du. Ekinbide egokia litzateke paradisu fiskalen aurkako neurriak eta enpresa handien iruzur fiskala aurreikusiko balitu, baina ez da horrelakorik aipatzen. Ezaguna da 18 enpresa horietako asko paradisu fiskalak eta bestelako ihesbideak erabiltzen dituztela zergak saihesteko. Aldarrikapenak datorren lekutik etorrita, zilegitasun falta nabaria du.

Enpresa handien proposamenen artean ere enpresen batez besteko tamaina handitzea dago. Haatik, Espainiako Estatuan enpresa handienak izan dira azken urteetan enplegu gehien suntsitu dutenak, hain zuzen IBEX 35eko enpresa handiek 200.000 lanpostu baino gehiago ezabatu dituzte azkeneko hiru urteetan. Beraz, tamaina handitzeak eragina izatekotan enplegu galera ekar lezake eta ez kontrakoa. Bestalde, kontu publikoaren gaineko ardura erakusten du txostenak, baina gastu publikoa gehiago murriztea hobesten du, eta horrekin batera enplegu publikoa, jakina. Hemen ere zilegitasun eza nabaria da, izan ere, enpresa handiek Ogasunari ordaintzen diotenean beren mozkinen %3,5 soila ordaintzen diote batez beste, eta gainera etengabe ari dira diru-laguntzak jasotzen edo estatutik kanpo lortzen dituzten etekinak kenkari gisa erabiltzeko arau fiskalak ipinarazi dituzte.

Katalogoa luzeagoa da, baina amaitzeko txostenaren beste zulo beltz bat aipatu behar da: lan merkatua are gehiago malgutzeko aldarria, noiz eta ELGA erakundeak berak argi erakusten duenean malgutasun garaiagoak ez duela bermatzen lanpostu gehiagoren sorrera. Laburtuz, neurriek ez dakarte berritasunik eta enpresa handien kostuak apaltzeko eta errentagarritasuna goratzeko ahalegina dira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-10 | Jauzi Ekosoziala
Norabidea aldatu

Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]


Bulkadetatik, ezinbestean

Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda. 

Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]


2025-07-09 | Jon Alonso
Nobelak idazteko artea

Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.

Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]


2025-07-09 | Itxaro Borda
“Azpian lur hotza”

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


2025-07-09 | Hiruki Larroxa
Ikastetxean, taldearen jakituria

Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]


2025-07-09 | Bea Salaberri
Ederki galdua

Nunquam polluta dio Baionako lemak, erran nahi baitu "sekulan zikindu gabea" edo "sekulan hartu gabea", eta erreferentzia egiten die inbasio saiakera historikoei, espainiarrengandiko, frantsesengandiko eta ingelesengandiko saiakerak ez omen baitziren... [+]


Europako ongizate estatua gainbeheran?

Europako ongizate estatuak munduan zehar izugarrizko miresmena izan du herritar xeheen artean, ez hainbeste enpresari eta agintarien gehiengoan. Izan ere, miresmen hori areagotu egiten zitzaigun iparraldeko herrialdeetatik pasatzen baginen, izan lan bat egin behar bazenuen edo... [+]


Teknologia
Bitxoak

Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]


2025-07-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Jimenez Escudero

1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]


“Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!”

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


Eguneraketa berriak daude