Hamalaura ezkero...

Antton Olariaga

Urteak zintzurra luze badu ere, lepo egin diogu behintzat hamairugarren honi. Ez da gutxi. Lepoa egingo nuke, halere, buru hainbat aburu egongo dela gure artean joan berri zaigun urteaz, hamaika hamaika modutako dago-eta munduan. Eder edo itsusi, zein begik ikusi da kontua, eta bakoitzak jakingo du oro orotan eta usteak uste(l), denboraren sutan jartzean nolakoa izan den iazko eltzea.

Herriko gauzarik onenen artean etxeko iturri hotsa eta herriko ezkila aipatzen zuten gure zaharrek. Hirugarrenik, erretorea aipatzen zuten, baina erretore ohia. Zenbaiten ustez, agintariekin eta urteekin ere gauza bera gertatzen da: onenak beti (eta betiko) joandakoak dira. Agintariak ez, aginduak aldatzen dira, eta bapo kostatzen ari zaigu oraintsu arte irinetan ero ibilioi zahietan zuhur ibiltzen ikastea. Beharrik ez da beharra baino irakasle hoberik...

Krisia ofizialki krisi denetik seigarren urtea izan dena, ez ur eta ez salda izango zen batzuentzat, eta zorionekoak halakoak, asko baitira, gurean eta auzoan, gosea bera jaki eta nekea bera ohatze dutela bizitzera (edo) kondenatuak.

Gure garaiko beste izurriteentzat (minbizia, alzheimerra... ) sendabidea aurten aurkitzeko eskaria egingo dio, bakoitzak bere jainkoari, otoitz egiten oraindik aspertu ez den jendeak. Baina horiekin ere, larri ibili, gosearekin bezala baietz gertatu: ez du goseak inor hiltzen munduan... ezin janak hiltzen du jendea.

Famatu bakea famatzen den arren, izango da urte berrirako abokatuaren emaztearen otoitza egingo duenik: Jauna, ezetzari eta baietzari eman indarra! Horretan trebeak gara, oso, euskaldunok: autobidea ez bada trenbYdea, zaborra ez bada Igeldo, sesiorako sasoiko beti gu, sariak zauri eta zauriak sari bihurtzen bihurri bihurtuak.

Aldian behingo negarra, ogia bezain beharra omen da, baina hemen negarra baino askoz ere aldian behingoagoa da irria. Hamalauaren atariraino iritsita, gogoan izan biharko uzten denak etzi ere hurbil duela, eta etziak are hurbilago etsia. Eginahalak egin, beti gelditzen da zer egin, baina ez genuke etsi behar geure esku dagoentxoa egin gabe, eginak eginkizunik ez baitu.

Mundua gogotik aldatzen ari da, eta alferrik da garai bateko ideologien mantrak errepikatzen ematea bizia, geldirik dagoen erlojuan ere egunean bietan ondo markatzen duela argudiatuz. Ukazioa legetzat hartuz, beti aurrera joatea hobe, edo horretan saiatzea behintzat.
Txarrari barre eta onari arre egitea aski litzateke, baina ez dago erraza gaur egun txarra eta ona bereizten. Nolanahi ere, egonean zer etorriko egon baino hobe da arian aritzeagatik tarteka hanka sartzea: okerra bada, ihitaia; zuzena bada, burruntzia; zabala bada, pala. Jo, dana dala!

Bihoaz, beraz, denboraren zuloan barrena, hamahirua eta iaz eginen damuak eta ez-eginen mamuak. Berria harroputz datorkigu, hamalau halako, baina litekeena da bertara joan eta lau baino ez izatea agindutako intxaurrak. Nik neuk gauza bakarra eskatuko nioke hamalauari: ez dadila izan munduan alferrik diren gauzen zerrenda gizentzeko modukoa (hots, ez dadila egurra basoan, egunez ilargia, itsasoan euria eta gizonezkoen titiak bezain alferrikakoa izan).

Edo bai. Izan ere, nork daki aipatu berri ditugun horiek benetan alferrikakoak diren? Eta, batez ere, nork daki ba ote dagoen ezer beharrezkoagorik, ustez alferrikakoak diren gauzak baino?

Kontuak kontu, hamalaura ezkero erdia zazpi da beti, bai aurten eta bai urte bete barru ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude