Prokusto Estresburgon

Antton Olariaga

Erraldoi indartsua izan arren, ostalari ezinago adeitsua omen zen Prokusto: oherik onena, burdinazkoa, bertan ostatu hartzen zuten bidaiariei eskaintzen zien beti. Eskaintzarekin amaitzen zen, ordea, haren adeitasuna: ohean etzan orduko, hantxe lotzen zuen Prokustok bidaiaria, “kate motz eta astun batez”, Joxan Artzeren hitzez Benito Lertxundik ziokeen moduan. Bidaiaria ohea baino luzeago gertatzen bazen, zerra hartu eta hanken aldetik “sobratutako” puskak ebakiko zizkion Prokustok riki-raka, kupidarik batere gabe; bidaiaria ohea baino txikiagoa zenean, aldiz, gizajoari bi muturretatik heldu eta alde banatara tira egingo zion, harik eta oheraren luzera bereko bihurtu arte.

Egunotan, Estrasburgoko epaia dela eta hegoalde hauetan esan eta idatzi diren gehiegikeriak entzun eta irakurrita, burutik uxatu ezinda nabil Prokusto gurea, eta nago gure erraldoiak adeitasuna bezain oker ulertzen ote duen hemen zenbaitek demokrazia, edota are okerrago ere.

Egia da alderdi eskuindar nagusiaren sotoetan gordeta egon diren Francokumeak gero eta lotsagabeago ari direla zaunka, baina hori da, nire ustez, gutxienekoa. Zaunka zantarra baino mila bider arriskutsuagoa iruditzen zait epai hori demokraziarentzat arriskutsua eta biktimentzat iraingarria dela esaten tematu direnen diskurtsoa.

Orain arte demokrazia eta indarrean dagoen legedia gauza bat bera direla aldarrikatu dutenak dira, hain oker ere, orain epai hau ez onartzearen alde ageri direnak. Oraintxe ohartu bide dira legeak ez direla beti onak, batzuetan legearen kontra egitea dela demokrazia sendotzeko bidea. Bejondeiela, baina orain epaia dela eta esaten ari direna gogoan, egin dezatela atzera begirako errepasoa, eta kontsidera ditzatela, besteak beste, honako bi legeok: Espainiako Konstituzioa bera batetik, eta Alderdi Politikoen Legea bestetik.

Errepasoa jator egiten duenak aitortu beharko du lege horiek antz handia dutela Prokustoren ohearekin. Konstituzioa, komeni denean batzuentzat Biblia baino santuagoa den lege guztien lege hori, idatzi zen moduan idatzi zen, erredakzioaren ardura zutenek ezpataren hotza (eta zorrotza) bizkarrean sentitzen zutela uneoro, eta ezpatak agintzen zuen zer kabitu behar zen ohe komun hartan, eta zer ez. Aurrerago, kabitu behar ez zuten batzuek ikasi zuten ohearen neurrira egokitzen, eta legezko bilakatu ziren. Hori ikusita, ohea txikiago egitea erabaki zuten besteek, eta horixe da, funtsean, Alderdi Politikoen Legea. Ondorioz, dena (eta denak) ETA bihurtu zen, legeari izkin egiteko propio sortutako legearen bidez.

Biktimei dagokienez, saiatu arren ezin dut ulertu biktimei arrazoi politikoa eman behar zaiela diotenen arrazoibidea, batez ere ikusita biktima batzuek (eta ez prezeski gehien sufrituek) biktima estatusa bera ere ukatzen dietela suntsitu arteko mendekuaren estrategiarekin bat egiten ez duten biktimei.

Demokrazia suntsitu nahi dutenei kontra egiteko demokratikoak ez diren bideak erabiltzen dituen sistemak, suntsitu nahi omen dituzten horien pareko bihurtzen du bere burua, bai Guantanamon eta bai hemen. Badirudi Estrasburgoko epaiak estresaren erresuma bihurtu duela Espainia, eta lastima da, zinez, aukera ezin hobea baitzen epaia aintzat hartu eta urteotan propio eraikitako Prokusto-ohe guztiak Erorien Ibarrean lurperatzeko (edo, are hobeto, han ehortziaren hondakinekin batera erre eta ahanzturaren lau haizeetara barreiatzeko).

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude