Gobernagarritasun estrategikoa

irekia.euskadi.net

EAJ-k PSE-EErekin akordioa sinatu ondoren, EAEko 2014ko aurrekontuak salbu daude. Eta aurreikusi gabeko ezer gertatzen ez bada behintzat, Urkullu lehendakariaren legealdia ere bai. Urrutitxo geratzen dira oraindik udal hauteskundeak, baina diputazioak eta udalik garrantzitsuenak ere bai akaso. Gobernagarritasuna, hori da bi alderdien akordioan lerro artean irakur daitekeen berba nagusia.

Paperean krisiaren aurkako borroka eta zerga politika finkatu dira. Baina garrantzi honetako akordio batean, lotzen dena bezain garrantzitsua da kanpoan uzten dena, eta bakea eta autogobernua kanpo geratu dira. Akordioaren usaina estrategikoa da, nahiz eta gaur egun horrek politikan balio handirik ez duen.

PP gaitza, baina EH Bildu ez da akordioan izango, hori garbi dago, bai berau landu den moduagatik, bai edukiagatik eta baita ere oposizioa ia osorik orain bere bizkar geratzen delako. Horrek ez du esan nahi hainbat edukitan ezin dezaketenik bat egin. Zerga kontuetan bat egin dezake hainbat puntutan, nahiz eta bere ikusmolderako motz geratzen den. Elkarteen zergetan eta kapitalaren zergetan, esate baterako, oso motz geratu da akordioa, baina oro har proposatzen duena zegoena baino hobea da eta hor bada elkar lanean aritzeko tarterik.

Zeresanik ez iruzur fiskalaren esparruan, akordioaren testuari begira behintzat, zerbait serioagoa egiteko gogoa bide dago. Errealitatean, ordea, mesfidantza asko izateko arrazoi ugari dira, batez ere bi alderdi hauek izan direlako azken 30 urteetan Eusko Jaurlaritza eta diputazioak bideratu dituztenak eta iruzur fiskalaren esparrua txikitu baino handitu egin delako denbora horretan guztian. Gaur egun aipatzen da zerga iruzurra 13.500 milioi euro ingurukoa dela EAEn (GESTHA, Espainiako Ogasuneko funtzionarioen sindikatuaren 2012ko datuak). Ondorioz, urtero galtzen ei da 2.500 milioi bat euro biltzeko aukera. Mesfidantzak uxatzeko lehen baldintza: gaia landu behar duen erakunde arteko batzordeak herritarrei argi eta garbi azaltzea iruzurraren aurkako plana zertan oinarrituko den. Hortik aurrerakoan praktikak erakutsiko du.

Ez dut zalantzarik herritar asko dagoela gustura EAJ-PSE akordioarekin, korronte zabal baten adierazpide bada behintzat. Lasaitasuna eskaintzen du, krisi garai honetan akaso irtenbide batzuk eta egonkortasuna adierazten du. Bizitzea. Lasai kontsumitzea. Funtsean, euskal gizartean oso ondo bizi garela erakutsi nahi duen korronte zabala da. Eta neurri batean ez zaio arrazoirik falta.

Orain, aldiz, krisiak gure egoera itsusten du, eta nola gainera. Eta Wert Legea indarrean jartzen denean? Eta berdintsu ote da ia 80 euskal herritar epaituko dituztela urrian Espainiako Auzitegi Nazionalean ETAk armei agur esan zienetik bi urtera? Eta 600 presoak? Eta haien milaka senideren joan-etorriak? Eta bigarren mailako ehunka biktima horiek? Milaka horiek akaso? Nekez pentsa liteke hori guztia desagertu denik euskal gizartetik, baina oztopo zen akordiorako, eta oraingoz ubide nagusitik baztertu dute. Ea zenbat denboraz.

Autogobernua dela eta, 2015era arte bederen ez dago ezer erabakitzerik, jeltzaleek orduan argituko dute zer nahi duten. Bitartean “egunero erabakitzen da” eta kito. Eta ez da arrazoi faltarik baieztapen honetan, baina egun batzuetan besteetan baino gehiago erabakitzen da. Alde horretatik, eta bere barne kohesioari eustea lortzen badu, soberanismoaren esparru zabala libreago geratzen zaio EH Bilduri. EAJ, aldiz, ziur da bere zentralitateaz eta ez dirudi horrek uneon kezka handirik ematen dionik. Argi baina, Eskozian eta Katalunian gertatzen denarekin. Krisiak hobera egitea hauspo izango du, berdintsu jarraitzen badu, adi ibili liteke, CiU ahaltsuaren adibidea ere hor dago eta.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude