Aldaketa da gure aukera

Mafaldak, Quino argentinar komikigileak sortutako pertsonaia hunkigarri hark, mundu bolari begira zegoelarik maiz esaten zuen: “Zer gaizki

Gure munduari begirada zabal, luze, lasai bat botatzen badiogu zein egoera korapilatsuetan eta krudeletan murgildurik gauden ohartzen gara, emazteen ikuspuntutik ikusten badugu bereziki.

Hamazazpi urte igaro diren arren, ezin ahaztu XX. mendearen bukaeran Europan gertatu zen Balkanetako gerra. Konflikto mintsu hartan andreak –musulmanak gehienak– bahitu eta bortxatzen zituzten etsaia umiliatzeko, objektu bezala erabiliak izan ziren gizonak zigortzeko, hala bigarren sexua izaten jarraitzen dugula erakutsiz.

Komunikabideek gezur borobilak esan edo idazten dituzte gainera, politikarien gaizkidetasunarekin noski!

Afganistango erasoa hasi zenean, orain dela hamaika urte, Amerikako Estatu Batuetako Gobernuak adierazitako aitzakietako bat zen, bertako emazteak burkatik askatzeko edo zapaldurik zeuzkaten gizonengandik salbatzera joan zirela. Saminez betetako, amaierarik gabeko urte odoltsuak igaro dira, orain biztanle guztiak, haurrak eta gizonak barne, okerrago bizi dira, nahigabe hauek nahiko ez balira, joan zen hilaren erdi aldera OTANgo soldaduek zortzi emakume erail zituzten bonbardaketa batean, kasualitatea dela esateak ez du sinesgarritasunik.

Emakumeen aurkako bortizkeria komunikabideek egunero dakarten berri zaharra da, herri musulmanen emazteen egoera tamalgarria soilik erakusten digutela, baina txunditurik geratzen gara, Kanada, Australia, Israel, Amerikako Estatu Batuak... bezalako herri “aurreratuetan” ere gertatzen dela jakiten dugunean, ez gara ohartzen murgildurik gauden sistema sozio-ekonomiko honen ondorio bat dela emakumeak egunero jasaten dugun bortizkeria sexual, fisiko edo psikologikoa. Edozein taldetan suertatzen da gainera, arraza, erlijio, baldintza sozioekonomiko, hezkuntza maila edo adinak axola ez duelarik.

Desberdintasun biologikoak zentzurik gabeko hierarkia sortu du bi sexuen artean, gizonezkoei lehentasuna emanaz. Guzti honek ez garamatza biktimismo batean sartzera. Ez dira kexu antzuak, gure zapalketaren eta bazterketaren arrazoi sakonak baizik. Ez gara ezer egin gabe geratzen, hamaika mila forma eman dizkiogu gure bizitzari, gure egoeraren aurrean altxatu gara behin eta berriro bide berriak eraikiz.

Hala ere, norbanako borroka espiritualak izan dira batik bat. Iraultza pertsonal horiek alde batera utzi gabe, orain bi aukera geratzen zaizkigu, besteak beste: gure indar fisikoa garatzea alde batetik, gizarteratzea bestetik; errotik, hondo sakonetik guztia iraultzeko.

Ideia zaharrak iraunaraztea aldatzea baino errazagoa da. Bide berriak jorratzea, eraldaketak egitea ez dira inoiz errazak izan. Teoria bat gauzatu arte ez dugu jakiten ideia horrek zenbateraino balio duen, ideiaren bat mamitzen dihardugunean modu egokian bideratzen dugun ez dugu jakingo batzuetan, ibiltzeke dauden ildoak asmatzea besterik ez zaigu geratzen.

Gure sozietate hau, teknologia aldetik hartzen badugu, Leonardo da Vincik inoiz amestu ez zuen gizartea dela konturatuko gara. Orain pertsonen arteko harremanak  eraldatzea geratzen zaigu zapaltzaileak eta zapalduak desagertu arte.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2012ko urriaren 21
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude