EGA: 21 urte euskararen gaitasuna aitortzen

  • 1972an, artean Franco bizi zela, bazen D izeneko titulu bat Euskal Herrian. Euskaltzaindiak sortu zuen. Eta titulu hark euskararen eta euskal kulturaren ezagutza ziurtatzen zuen. Titulu hura sortu eta gutxira hil zen Franco, eta horrek errotik aldatu zuen Espainia eta Hego Euskal Herriko panorama politikoa eta linguistikoa. Besteak beste, Eusko Jaurlaritza sortu zen, eta ordura arte Euskaltzaindiarenak ziren eskumen asko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren esku gelditu ziren. Tartean, hizkuntzazko gaitasun azterketak, eta nola ez, D titulua. Titulua eskuz aldatzean, izena ere aldatu egin zen. Lehenago D izenez ezagutzen zena 1982an EGA bihurtu zen.

2003ko abenduaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskararen gaitasuna frogatzeko sortu zen EGA. Baina Asteasuko baserritarrak euskaraz ongi dakiela erakutsi, edo unibertsitateko ikasleak hizkuntza menpean duela frogatu, zertarako? Zein helburu zehatz ditu EGAk? Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde den Abel Ariznabarretak azaldu dizkigu hastapen hartan EGAk zituzkeen bost helburuak: "Bat: Euskararen ezagutza ziurtatzeko bide objektiboa eta baliagarria izan nahi zuen, euskara behar zen esparruetarako (Administrazioa, komunikabideak, irakaskuntza...) gaitasun maila on bat ziurtatzeko. Bi: Euskaltzaindiak D tituluaren bidez lortutako ondasuna jaso, zabaldu eta eguneratu nahi zuen. Hiru: Izaera irekiaz jardutea ere bazen bere helburuetako bat, herritar guztiei irekitako azterketa sistema izatea. Lau: Euskararen batasuna bultzatu nahi zuen. Eta bost: Europako hizkuntza agiri nagusietan gailendu diren joerei jarraiki agiriaren kalitatea ere ziurtatu behar zen."

Ez zuten horretaz igurikapen txikia EGA sortu zutenek. Bost helburu potolo markatu zizkioten sortzerako. Bete ote dira? "Oro har, helburu haiek betetzen ari dira. Agiriaren kalitateari dagokionez, EGA agiriaren azterketa-ereduak Europaren homologazioa eskuratu izan du. Izan ere, 2000. urteaz geroztik ALTE (Association of Language Testers in Europe) elkartearen kide da Hezkuntza Saila, EGA agiriaren bitartez. Eta Europako Kontseiluaren Erreferentzia Markoaren C1 maila aitortu zaio EGAri", nabarmendu nahi izan du Abel Ariznabarretak. Delako C1 horrek EGAri zer maila aitortzen dion ulertze aldera, Cambridgeko Unibertsitatearen Certificate in Advanced English edo Alliance Francaise-aren Diplôme Supérieur d'Etudes Francaises Modernes-en parean kokatzen duela esan behar da. Azkenik, EGAk gizartean izan duen onespena ilustratzeko, "hogeitaka urteotan 65.000 lagunek erdietsi duela EGA" azaldu du Ariznabarretak.

EGArekin kritiko agertu izan dira batzuk

Baina izan duen onespena aitortu behar zaion bezala, ez da ahaztu behar EGArekin kritiko agertu direnak ere badirela. Izan ere, EGA Hezkuntzako Bigarren Hizkuntza Eskakizunaren baliokidea da, eta baita Administrazioko Hirugarren Hizkuntza Eskakizunarena ere. Hori horrela, nornahik pentsa lezake, Hizkuntza Eskakizunak hor egonik, ea zer leku betetzen duen EGAk. Horri erantzuteko Abel Ariznabarretak dio "Hizkuntza Eskakizunak berriagoak" direla (1992an sortu ziren) eta "Administrazioko langileen kolektibo jakin batzuetarako antolatzen" direla. Hortaz, "helburua ez da agiriak bateratzea, agiri bakoitzak dagokion esparruan bere funtzioa ongi betetzea baizik."

Bestalde, galdetzekoa da ikasketa guztiak ikastolan edo D ereduan egin dituen batek zer premia duen EGA pasatzera joateko. Gainontzeko hizkuntzetan ikasketak dena delako hizkuntzan hasi eta bukatu dituztenek ez dute beharrik izaten gero hizkuntza horretan duten gaitasuna frogatzeko. Euskaraz bai, zer dela eta? "D ereduan ikasi izanak ez du EGAren pareko gaitasun mailarik garantizatzen. Diogunaren adierazgarria da EGA azterketa egiten duten D ereduko ikasleen erdiak baino ondotxoz gutxiagok lortzen dutela agiria." Hala dio Abel Ariznabarretak, eta bat dator LAB sindikatuko irakaskuntza alorreko Belen Zabala ere: "Gaur egun dauden ereduek ez dute inolaz ere bermatzen ikasketak bukatzean euskara maila egokia lortuko denik. Honek eztabaida luze bat behar luke eta zalantzarik gabe ereduen berrantolaketa bat."

Ikasketak euskaraz jarraitu dituztenen artean gutxiengo bat egiten da beraz EGAren jabe. Gaitz erdi hala ere, EGA ez edukitzeak ez baitu lan mundura sartzeko aterik ixten. Belen Zabalak dioenez, "lan munduan sartzerakoan EGAk oso balio gutxi du. Lan mundua erdara mundua delako." Horrexegatik hain zuzen, LAB kexu agertu izan da lanpostu batzuetarako egiten diren titulazio eskaerekin: "LAB kexu agertu izan da sektore eta azpisektore batzuetan defizita edota oso epe zabala jarri delako, eta zorrotz jokatu ez delako. Guk titulazio eskaerari bultzada bat eman nahi diogu. Beraz, maila batzuetan Bigarren Hizkuntza eskakizuna edo hirugarrena eskatzen badira ere, lan handia geratzen da Euskal Herria euskalduntzeko." Eta euskalduntze lan horretan EGA tresna erabilgarria den galdetutakoan, EGA tresna bat besterik ez dela eta ez duela euskalduntzen esan arren "momentu honetan dagoen tresna bakarra" dela diosku Belenek. "Beraz, egoera aldatzen ez den bitartean, zoritxarrez, bera da erabilgarriena. Eta gaur egun dagoen titulazioaren arabera lanpostuetarako EGA eskatu behar litzateke."

Nola egin EGAren jabe?

Hezkuntza Saileko sailburuordearen hitzak eta LABeko irakaskuntza alorrekoarenak irakurri ostean euskarak gaur egun EGA beharrezkoa duela ondorioztatu beharko da. Eta hain beharrezkoa bada, ez duen hark EGA nola eskuratu pentsatzen hasi beharko du. EGA lortzeko bide bat baino gehiago dauden arren, agian gomendagarriena euskaltegietara jotzea izango da. AEKra adibidez.

Ipar Euskal Herrian bizi den batek Baionako AEKra deitu dezake. Han Joseba Garai AEKko iparraldeko didaktika arduradunak hartuko dio telefonoa, eta azalduko dio EGAra iristeko zein bide dituen: "AEKn euskaldun berritze prozesua zazpi urratsetan egiten den bidea da. Behin zazpi urrats horiek zuzen emanez gero, nahi baduzu, EGAra begira beste urte beteko prestakuntza segitzen ahal duzu. Guk bederen zazpigarren urratsa gainditu duten gure ikasleak EGA pasatzera pusatzen ditugu. Eta EGA prestatzeko, eskatzen diegu urte bateko formakuntza". Baina EGAra aurkezten diren guztiak ez dira zazpigarren urratsa eman duten euskaldun berriak. Euskaldun zahar batzuk ere hurbiltzen dira gau eskoletara EGA ateratzeko helburuarekin. "Kasu horretan, alfabetatze taldean ibilki diren euskaldun zahar horiek lehen urtean edo bigarrenean eramaten ditugu EGA pasatzera", azaldu du Joseba Garaik.

Euskaltegietako ikas prozesua ixteko azken ahaleginean, beraz, EGA nahi duen hori euskaldun zahar eta berri artera nahastuko da. Eta nola prestatuko da helburu hori lortzeko? "Urte beteko prestaketa hori azterketaren inguruan egiten dugu", dio irakasle ere izana den Garaik. "Hau da, aurreko urtetako azterketak hartzen ditugu, edo azterketa eredu zuriak, eta ariketak egin eta egin trebatu arte. Orain berridazketak, gero sinonimoak, hurrengo asterako idazlan bat idatzi..."

Urte bete jo eta su prestatzen aritu ondotik ekaineko lehen deialdia iristen da. EGA nahi duen horrek bere izena entzun eta beharrezko paper guztiak aurkeztu ondoren, bere lekua hartuko du azterketa gelan. Mahai gainera orria iristean, ariketa batzuek buruko min handiagoa sortuko diote besteek baino: "Gutunak ez dut uste zailtasun handiegirik duenik. Baina idazlanak garrantzi handia du, hor ikusten baita ikaslea aski trebe denentz idazlan baten egiteko. Berridazketek ere ikaslea gramatikaren aldetik zertan den neurtzen dute, eta horrek badu bere zailtasuna. Baina batez ere sinonimoetan, hor, jende asko erortzen da", aitortu du Joseba Garaik. Sinonimoen zepoan ikasle askok sartzen du, beraz, hanka. "Batez ere autore klasiko baten testuarekin ari badira. Autorea, lapurtar, behe-nafar, edo nafar klasikoa bada, eta gainera laborantzaren mundukoa, inguru hori ezagutzen ez duen ikaslearentzat zail egiten da".

Baina zailtasunak zailtasun, ikasleak gainditu du EGA. Trebe da, beraz, euskaraz, nola idatziz hala ahoz, pentsatutako hura behar bezala esateko, eta ezagutzen ditu euskara batuaren arauak. Abel Ariznabarretaren hitzetan, "EGAduna, euskaldun jantziaren sinonimoa da." Zorionak, beraz.

EGA azterketan egin beharrekoa

Atariko froga
100 item (entzutezko ulermena, lexikozko ariketa, morfosintaxia, euskara batua) dituen test moduko azterketa da, eta gainditzeko gutxienez 75 erantzun behar dira zuzen.
Atariko froga gainditzen duena azterketa idatzira pasatzen da.

Azterketa idatzia
- Idazlana: bi gai aukeran (25 puntu).
- Gutuna: bi gai aukeran (10 puntu).
- Ortografia (5 puntu).
- Esaldiak berridatzi (5 puntu).
- Sinonimoak aurkitu (5 puntu).
- Irakurriaren ulermena ( 10 puntu).
60tik gutxienez 35 puntu lortu behar dira (gainditzeko ariketa guztietan atera behar da puntuazioaren erdia).
Azterketa idatzia pasatzen duena ahozko azterketara pasatzen da.

Ahozko azterketa
- Entzutezko ulermena.
- Testu baten azalpen laburra.
- Proposaturiko bi gairen arteko baten gainean hitz egin.
Ahozkoa gainditzen duenak EGA eskuratzen du.

Euskaltzaindiaren D tituluan egin beharrekoa

Idazlan bat idatzi.
Testu bat irakurri eta hari buruzko ulermen galderei erantzun.
Pasarte baten itzulpena egin.
Analisi morfosintaktikoa egin (testuaren hiruzpalau lerro hitzez hitz aztertu). Aditzaren analisia egin.
Literatura: testu bat irakurri eta haren ezaugarriak eman (norena, noizkoa, nongoa...). Eta egileari, bere garaiari edo testuinguruari buruzko jakintza azaldu.


Azkenak
Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Melisa Pérez, Kairon atxilotua
“Debekatu egin omen dute Gazara martxa, baina guk aurrera jarraituko dugu”

Egiptoko Gobernuak Israelen presioei men egin eta ehunka pertsona atxilotu ditu, Gazara egitekoa den martxa gelditu nahian. Hala ere, milaka lagunek martxari hasiera emateko prest jarraitzen dute, Israelen blokeoa apurtu eta genozidioa gelditzeko presioa egin asmoz. Melisa... [+]


“Momenturen batean lortuko dugu antiespezismoa ofizialki hezkuntzako curriculumean txertatzea”

Animalia-etikaz mintzatuko dira EHUko ikastaroetako batean. Leire Morras Aranoak, ikastaroaren zuzendariak, hezkuntzan antiespezismoa lantzeko dauden hutsuneak eta aukerak nabarmendu ditu.


AEBtako 1.800 hiritara zabalduko dituzte Trumpen kontrako protestak larunbatean

Dagoeneko 30 hiri inguru batu dira politika migratorioen eta militarizazioaren aurkako protestetara eta larunbaterako 1.800 hiritan dituzte protestak deituta. Los Angelesen egin bezala, hiri horiek ere militarizatzeko xedea aipatu du Trumpek. Guardia Nazionala hedatu dute... [+]


2025-06-13 | Aiaraldea
Kalean bizi den jendearen errealitateari kolektiboki erantzuteko, harrera sarea

Ondo Etorri Laudio Harrera Herria sortu dute, kale egoeran bizi diren pertsonen “bidelagun” izan eta “mugimendu arrazista zein xenofoboen aurka” borrokatzeko. Eskualdeko ikuspegiarekin landu nahi dute gaia, eta “lanean” jartzeko deia egin... [+]


Ustelkeria PSOE-n
Cerdánek kargu guztietatik dimititu du, baina Sánchezek ez ditu hauteskundeak aurreratuko

José Luis Abalos PSOEko ministro ohia eta Koldo García haren aholkulariaren ustezko ustelkeria kasuarekin lotu dute Santos Cerdán, PSOEeko diputatu eta antolaketa idazkaria. Guardia Zibilak Cerdánek Garcíarekin balizko ordainketez hitz egiten duten bost... [+]


Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela

Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.


Eguneraketa berriak daude