Joseba Gardezabal: "'64' errealitatearekin bat dator"


1995eko urriaren 29an
Joseba Gardezabal "64" telesailaren zuzendariari elkarrizketa
Joseba Gardezabal: "'64' errealitatearekin bat dator"

Joseba Gardeazabalek denetarik egin du telebista munduan; iragarkiak, dokumentalak, telesailak, urte zaharreko saioak... Telebistan denboraldi bat baino gehiago daraman «64» telesailaren zuzendaritzan dabil azkenaldian buru-belarri.
Zein da «64»en gatza eta piperra?
Jubilatuak protagonista diren komedia da. Bizitza osoan lanean jardun ondoren familiak abandonaturik zahar egoitza batean utzi dituzten erretiratuen gora-beherak. Komedia egin dugu, beraietaz baino beraiekin barre eginez
Euskal Herriko erretiratuentuen benetako mundua islatzen al du saio honek?
Hala esan didate jubilatuek. Telesailean gertatzen denak zahar egoitza batetan benetan gertatzen dena azaltzen du, beraien arteko ikusiezinak, elkarri egiten dizkioten alukeriak... Benetan gertatzen dira, baina «64»n umore klabean daude. Egia esan, hasieran ia kasualitatez islatzen zuen, gidoigileak ez baitaude egoitzetan sarturik egun osoan. Hasieran gidoian grazia egitearren gauza batzuk sartzen ziren eta errealitaterekin bat zetozen, orain ez da kasualitatea, kapitulu asko baitaramatzagu.
Bikoiztua izateak ba al du eraginik kalitatean?
Jendeak ez daki benetan grabatzen duguna erreferentzi soinua dela, ez euskeraz ez erdaraz. Aktorea erdaraz ari bada eta gero euskarara bikoizten baldin badugu sinkronitatea bakarrik galtzen da. Ez daude erdaraz edo erdal pentsamenduaz burutuak, gidoiak guztiz baliagarriak dira. Zuzeneko freskotasuna galduko du agian, baina hori grabatzen den hizkuntzaz gaindi dago.
Zer eragindu telebistan lana egiten ohitu gabe dauden aktore multzo jubilatuekin lan egiteak?
Bi gauza: bata aktoreentzat, lehen profesional ez zirenak orain profesionalak dira. Bestea guretzat, pazientziaren errealitatea ezagutu dugu, eta maitasunez diot hau. Haurrekin lan egitearen modukoa izan da, testua ahazten zitzaien, ez zuten sekuentziaren nondik norakoa ulertzea... baina gero eta hobeago egiten dute.
«Orain, profesionalak dira `64'koak». (Arg: Marisol Ramirez).
ZELAIA, Arritxu
49


GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
PertsonaiazGARDEZABAL1
EgileezELAIA3Komunikabid

Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude