Zergatik egiten dute euskaraz gutxiago bermeotarrek ondarroarrek baino?

  • Ondarroan euskararen ezagutza %79koa da eta erabilera ere bai. Bermeon ezagutza %72koa da eta erabilera %33koa. UEMAk ikerketa sakona egin du askotariko faktoreak lantzeko.

ARGIA @argia
2017ko urriaren 06a
Goizane Arana (UEMA), Josu Labaka (UEMA), Idurre Bideguren (Bermeoko alkatea), Eneritz Albizu (UEMA) eta Maite Alvarez (Bermeoko euskara teknikaria), aurkezpenean, Bermeon.

Euskararen ezagutza datuak parekoak. Bi herriak dira euskaldunak. Biak kostaldekoak eta Bizkaikoak. Arrantzale herriak dira biak. Ondarroan kale erabilera datuak onak dira eta Bermeon kezkagarriak. Bermeoko Udalak berak eskatu zion UEMAri ikerketa egiteko, euskararen ezagutzaren eta erabileraren arteko amildegia zerk eragiten duen aztertu nahi zuten. Bi udalerrien alderaketa egin dute ikerketan.

300 orrialdeko ikerketa lana egin dute UEMAko teknikari Goizane Arana eta Eneritz Albizuk. Euskararen erabilerak halako beherakada izateko faktore asko kontuan hartu behar direla azpimarratu dute bi teknikariek eta ondoko gogoeta egin dute: “Euskararen aldeko hizkuntza politika ausartak eta eraginkorrak ez dira nahikoa, euskarari eustea ahalbideratzen duen ekosistema osoak huts egiten baldin badu. Argi dago euskara sustatzeko hizkuntza politiketan orain arte kontuan hartu diren faktoreez gain, euskaraz naturaltasunez hitz egitea ahalbideratzen duen ekosistema osoa dela zaindu beharrekoa. Eguneroko bizitzako harreman sareak, alegia. Ekosistema horrek huts egiten duenean sortzen da amildegia ezagutzaren eta erabileraren artean”.

Ikerketari buruz aurkezpen ekitaldian eskainitako laburpena lotura honetan dago.

Kanal hauetan artxibatua: Euskararen erabilera  |  Ondarroa  |  Bermeo  |  UEMA

Euskararen erabilera kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-08 | Be˝at Garaio
Euskararen arnasgunea itoko du Gasteizko Udalak auzoa eraisten badu

Errekaleor Auzo Askearen laugarren urteurrena betetzera doanean, Gasteizko udal-gobernuak auzoa eraisteko prozedura azkartu du berriki, aste gutxiren buruan gazte batzuek sortu zuten bizitzeko espazio alternatiboa desagerrarazteko asmoz. Gauza asko gertatzen ari da Arabako inguru horretan, eta horietako bat euskararentzat sortu den arnasgunea da. Hori ere galduko litzateke asmo ezkutuekin abiatutako eraiste-agindua gauzatzen bada.


2017-10-06 | ARGIA
"Ahobiziak" eta "Belarriprestak" Lizarran

Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera bultzatzeko Lasarte-Oriako iruditeria erabiliko dute lizarratarrek.


"Egitasmo honek gizartean ez ezik erakunde publiko guztietan izango du isla"

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Topaguneak hitzarmena sinatu dute. 2018an, Euskararen Egunaren bueltan, egitasmo bat egin nahi dute Euskal Herriko ahalik eta herri gehienetan. Egitasmoaren izenak zehazten du helburua: Euskarak 365 egun: hizkuntza ohiturak eta gizarte aktibazioa Euskal Herrian eta elkarrekin lantzeko proposamen berria. Estibaliz Alkorta HPSko Euskara Sustatzeko zuzendariari eskatu diogu egitasmoa azaltzeko.


2017-09-08 | ARGIA
Udalerri euskaldunetako gazteek Orion ezagutuko dute elkar

UEMAk Salto! Gazte Topaketak antolatu ditu. Euskaraz bizi diren gazteak euskararen inguruan kontzientziatzea eta besteengan eragitea lortzea da helburua.


Euskaldunak aktibatzeko ekimena antolatzen ari bazarete gida hau irakurtzea komeni zaizue

Donostiako Bagera elkarteak informazio bilketa lana egin du. Batetik, hizkuntza ohituretan eragiteko hamar esperientzien berri jaso du, eta bestetik, halako zerbait egiteko gogoz direnentzat gida prestatu du.


Euskararen etorkizuna hiztunen esku bakarrik?

Bosgarren aldiz egin dira Inkesta Soziolinguistikoa eta Kale Neurketa eta hauen emaitzekin gaur egungo euskararen erabilera maila ezagutu da. Euskararen jakintza goraka doan heinean erabilera ez igotzea euskaldunen erantzukizuna al da?


2017-07-21 | Arabako Alea
Zeledonek etxe berria euskaraz erosi du

"Koherentzia kontua izan da batik bat, gu biok euskaraz bizi garenez, ahal dela, kontu inportanteetan ere horrela jokatzen dugulako".


2017-07-16 | Eric Dicharry
Aniztasuna

Zein mundu utziko diegu ondorengo belaunaldiei? Mundua aberastasun eta pobretasunerantz doa? Gutxiengo baten aberastasunaren metaketa. Zortzi pertsonek planetaren biztanle erdiaren adina sosa dute, munduko 3.500.000 milioik adina, bioaniztasunaren (40 urte barne, ornodunen erdia baino gehiago desagertu dira) eta ama lurraren pobretzearekin batera doaz. 23.250 landare eta abere espezie desagertzeko zorian daude. Argitalpen zientifikoen begiradak bertigoa ematen digu. Hizkuntzen desagertzea... [+]


Deustualdean "72 ordu euskaraz" egingo dute

Berbaizu euskara elkarteak antolatuko du eta irailaren 19an aurkeztuko dute egitasmoa.


2017-07-13 | Xalba Ramirez
Euskararen erabilera: 12 grafiko kezkagarri

Soziolinguistika Klusterrak bost urtean behin egiten duen ikerketaren emaitzak aurkeztu berri dituzte. Azken hamar urteetan kale-erabilerak gora egiteari utzi eta mantendu ordez, beheranzko joera hasi da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude