'Xirraraz' xilaba

  • Emozioz bete zen larunbat arratsean Baionako Lauga, laugarren XILABA txapelketako finalean. Emozioz, bibrazioz eta 1.450 bertsozalek eman dezaketen berotasunez. Eskuak elkarren kontra igurtziz eta litxarreriaz kargatuta hartu genuen bakoitzak gure txokoa, bertsolari txapelketetako “hintxek” ohi duten modura, hogei segundoro gure ingurura begiratzen genuen bitartean: Lauga bete-bete egin zen, eta bertsolariek asmatu zuten giroaren neurriko saioa eskaintzen.

Nerea Ibarzabal @ibarnere
2014ko azaroaren 17a
XILABAko finalistak saioa amaitu ostean. (Arg: Bertsozale Elkartea)

Ohikoa ez den puntualtasunarekin igo ziren protagonistak oholtzara, Joana Itzaina gai-jartzailearen atzetik: Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta Ramuntxo Christy. Irribarre txikiak, barre algarak, “oona”, oilo-ipurdia, “bua”, buruan iltzatuta geratzen diren azken puntuak, “aix…”. Kolore guztietako emozioak oparitu zizkiguten hiru orduan. Bertsoaldi batzuek eragindako kili-kiliek oraindik irauten didatenez, hitzez azaltzen saiatuko naiz (eta lortzen ez badut, bertsoa.com-era bideratzen zaituztet).

Odeik eta Ramuntxok hamarreko txikian egindako saioa lau belarriz entzutekoa da. Gerran dagoen herrialde bateko bi pertsonaren paperean jarri ziren; Odeik herrian geratu eta borrokatzeko hautua egin zuen, Ramuntxok, berriz, alde egitekoa. Herriarenganako maitasuna eta biziarenganakoa aritu ziren bertsotan, dena pasatakoan berriz elkartzeko esperantza lausoarekin.

Seriotik ere badaki, baina umoretik kantatzea gustatzen zaio gehien Ramuntxori. Garbi esan zuen berak ere Argiari eskainitako elkarrizketan, eta publikoak ere eskertu zuen hori. Zortziko handiko sagarra sagardo bilakatu zuen bezala, jakin zuen Ramuntxok bere potentziala zukutzen.  

Gaia konplikatua izanagatik, barren-barreneko bertsoak bota zituzten gehienek kartzelakoan. Euren aita entzun zuten, eurei inoiz kontatu gabeko gertaera bat hirugarren bati kontatzen. GAL. Iheslariak. Kartzela. Azal zentimetroak falta izan zitzaizkigun askori, sentitzen genuen oilo-larruarentzat. Eneritzek sentitu zuen emozioak denok ukitu eta hunkitu gintuen, entzutekoa bakarkako hau ere.

Polita izan zen Maddalen eta Eneritzen hamarreko txikikoa. Kataluniako galdeketan bozkatzera doazen neska gaztea eta gizon edadetua ziren. Maddalen fin aritu zen: “Biok erai dezagun nahi dugun herria” proposatu zion. Umorea eta arrazoiak uztartu zituen Eneritzek: “Indarra ez daukat baina, badaukat bastoia”.

Bi sukaldariren paperetik kantatu zuten Sustraik eta Xumaik. Haragi artifiziala eskaintzearen alde bata, eta kontra bestea. Sustrai erraz eta lasai, saioko bertsoaldi denetan bezala: “Naturala behar du fakturak bakarrik”, bota zion. Ondo erantzun zion halere Xumaik: “Plastikozko izarra merezi zinuke”.

Maddalen eta Sustrai joan ziren buruz buru txapelaren bila. Saioan zehar baino distira gehiago izan zuen Maddalenek fase horretan, eta benetan gustura entzun genuen, bereziki, bortxatu duten neska baten abokatuaren paperetik kantatzen.

Sustrairen neurrira egina zen, ordea, txapela. Gainerako bertsolariek oinez egin bazuten aurrera, berak patinetan egin zuen. Erraz, merezita. “Ez dut txapelik behar izan maitatua sentitzeko” esanaz agurtu zen arren, txapeldun handi bat da.

Xumai Muruak azken agurrean esan bezala, Iparraldean XILABAk batzen duen indarra eta energia ez litzateke egun bakarreko kontua izan behar. Larunbatekoa izango da gehiagoren ate…

 

Puntuazioa:

Sustrai Colina: 816,5

Maddalen Arzallus: 763

Odei Barroso: 457,5

Eneritz Zabaleta: 449

Xumai Murua: 437

Ramuntxo Christy: 435

'Txato' sariaren irabazlea:   Odei Barroso

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Xilaba

Xilaba kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-11 | Nahia Ibarzabal
Mari Karmen Albizu: "Jendearen parte-hartzea bilatzen dugu Xilaba taldekakoarekin"

Udazkenean hasiko da taldekako bertsolari txapelketa Ipar Euskal Herrian. Xilabaren nondik norakoak azaldu ditu Mari Karmen Albizu Bertsularien Lagunak elkarteko kideak Info7 irratian.


2018-07-04 | Nahia Ibarzabal
Udazkenean egingo da taldekako Xilaba

Hamaika taldek hartuko dute parte Zuberoa, Baxenabarre eta Lapurdin jokatuko den txapelketan


2016-11-20 | Xan Alkhat
Sendo

Sustrai Colina da aurtengo Xilaba bertsulari xapelketako txapeldun eta sendo aritu da urruñarra. Finala burutik buru bere alde jarri zuen: hasieran zortziko handian Amets Arzallusekin aritu ondotik, eta buruz burukoan ere, bere betiko bertso lagunarekin lehiatu arte. Ideietan azkar, errimetan on, bertsokeran sendo.
    Amets Arzallus hendaiarra ez zen, beharbada, bere egun onenean baina berak ere hiru aldiz jantzitako txapela desio zukeen. Bosgarren Xilabako txapel hau... [+]


2016-11-14 | Ainhoa Bretos
Sustrai Colinak jantzi du Xilabako txapela

Lapurdi, Zuberoa eta Baxenabarreko bertsolarien Txapelketa irabazi du Sustrai Colinak, buruz burukoan Amets Arzallusekin lehiatu ostean. Aurtengo Txapelketak Martin Treku bertsolaria omendu du, eta 1.600 pertsona inguru bildu ditu.


2016-11-13 | Xan Alkhat
Xilaba, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa
Hamabortz gazte

“Zahar batentzat hamabortz gazte, heldu direla ondotik”.

Mundutik partitu gabe, kontsolamendu hori zeukan Mattin Treku zenak, eta bere sortegunaren ehungarren urtemuga ospatzen dugun honetan, bere ametsak aitzina jarraikitzen duela jakin beza.


2016-09-23 | Estitxu Eizagirre
Larunbat honetan jokatuko da V. Xilabako lehen saioa

Irailaren 24an Donibane Lohizunen hasiko da V. Xilaba Bertsularien Xapelgoa. Ravel aretoan, 17:00etatik aurrera kantuan ariko dira Amets Arzallus, Egoitz Zelaia, Kerman Diaz, Miren Artetxe, Nahia Sasco eta Ramuntxo Christy. Sarrerak, bertan.


2014-11-16 | Nerea Ibarzabal
Maddalen Arzallus eta Ramuntxo Christy
"Euskara plazara ateratzea da Xilabaren funtzioa, bertsozaletzea baino gehiago"

IV. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketaren (Xilaba) finala datorren azaroaren 15ean jokatuko da Baionan. Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai Murua, Maddalen Arzallus eta Ramuntxo Christy lehiatuko dira bertan. Finalera lehen aldiz iritsi den Christyrekin eta bigarrenez joango den Arzallusekin hitz egin dugu.


2014-10-13 | Nerea Ibarzabal
Be˝at Ugartetxeak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa

Galdakaoko Torrezabal aretoan egin da Txapelketako lehen saioa, igande honetan. Ugartetxea mallabiarrak zuzenean lortu du finalaurrekoetarako txartela.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude