Unescok hezkuntzan hartu duen norabide ekonomizista salatu dute

  • Hezkuntza unibertsal eta kalitatezkoaren alde jaio zen Unescoren Hezkuntza Mundu Foroa. Aurtengo edizioak, baina, kutsu merkantil eta ekonomizista arriskutsua izan duela eta ez dela kasualitatea kritikatu dute 225 hezitzaile, akademiko eta ikerlarik.


2015eko uztailaren 20an - 09:05
"Curriculumen kontrol interesatuek homo economicus eta homo consumens bilakatu nahi gaituzte".

Unescok egin duen norabide aldaketaren adibidetzat dute Hego Korean maiatzean egin zen Hezkuntza Mundu Foroa. Erakunde finantzario eta ekonomikoei eman zitzaien protagonismoa eta irakasle eta hezitzaileek izandako leku urria salatu dute bost kontinenteetako 30 herrialdetako 225 lagunek, Irina Bokova Unescoko zuzendari orokorrari bidalitako eskutitzean. Jarraian, eskutitzaren pasarte batzuk:

“Politika eta ekonomia neoliberalak bultzatzen dituzten organismo ekonomizista eta finantzario transnazional jakinen presio gogorraren ondorioz, garapen integralera eta zoriontasunera bideratutako heziketa albo batera geratzen ari da”.

“Hezkuntzaren ikuspegi merkantilista dutenen hitzaldi luzeak entzun genituen, aldiz organismo ekonomiko globaletatik at dauden bestelako begiradak apenas izan ziren Mundu Foroan. (…) Zeinen ederra izango zatekeen bost kontinenteetako irakasle, intelektual eta ikerlariei ahotsa ematea, hezkuntzan garatzen ari diren ikuspegi eta esperientzia anitzen lekuko. Zeinen itxaropentsua izango zatekeen, azkenaldian hezkuntza jasaten ari den eraso neoliberalari erresistentzia egiten dioten milioika profesionalei ikusgarritasuna ematea”.

Ikuspegi merkantiletik antolatutako proba estandarizatuak, hezkuntzaren neurgailu

“Eraso horren isla da, adibidez, ikuspegi merkantiletik erakunde ekonomiko globalek antolatzen dituzten proba estandarizatuak, eta hezkuntzaren kalitatea horien bidez neurtzea. (…) Foroan protagonismo nagusia ELGAri eta berak sustaturiko PISA probei ematea eta ebaluatzeko beste proiektu asko bazterrean uztea penagarria da”.

“Nazioarteko Diru Funtsak ezin du hezkuntza sistemen norabidea finkatu”

“Gizakia bere dimentsio guztietan kontuan hartzen duen ikuspegi pedagogikoa falta da; ekonomia liberalari mesede egingo dion dimentsioa baino ez da aintzat hartzen. (…) Munduko Bankua eta Nazioarteko Diru Funtsa bezalako erakundeek ezin dute hezkuntza sistemen norabidea finkatu”.

“Itzalaldi Pedagogiko Globalera garamatzan joeraren beldur gara, bide horretan doazelako inposatzen dizkiguten heziketa, gerentzia eta ebaluazio ereduak, baita derrigorrezko curriculumen kontrol interesatuak ere, homo economicus eta homo consumens bilakatu nahi gaituztenak”.

LOMCE politikoki ere jada ez da legitimoa

Merkatuaren ikuspegitik instrumentalizaturiko hezkuntza sistemez ari gareno, burura LOMCE datorkigu ezinbestean. LOMCE bertan behera uztearen aldeko manifestua atera berri dute eta 23.700 sinadura baino gehiago lortu ditu dagoeneko Espainiako Estatuan.

Azkeneko hauteskundeek Estatuan utzi duten panoramak dio legearen kontra dauden alderdiak bozkatu dituzten herritarrak gehiago direla, eta beraz politikoki ere legeak ez duela zilegitasunik. Zehazki, hamabi erkidego daude LOMCEren aurka eta Estatuko herritarren %70 ordezkatzen dute.

“LOMCE autosuntsitze bidean da”

“LOMCE autosuntsitze bidean da eta hezkuntza komunitate osoa bide horretan amiltzea arduragabekeria handia litzateke”, dio manifestuak.

Horregatik, Espainiako hauteskundeak itxaroten geratu ordez, “administrazioan lan egiten dutenei, teknikariei, zuzendariei, hezitzaileei, irakasleei, gurasoei… eskatzen diegu manifestuarekin bat egin eta datorren ikasturtean LOMCE bertan behar uzteko eska dezatela”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Eguneraketa berriak daude