LOMCE geratzeko, egoera politiko berria baliatuz erkidegoak bilduko ditu Kataluniak

  • Erkidegoetako gobernu berriekin kontaktuak hasi ditu dagoeneko Irene Rigau Kataluniako Hezkuntza kontseilariak, LOMCEri aurre egiteko orain indar gehiago dutela ikusita.


2015eko ekainaren 17an - 09:13
Erkidegoetako gobernu berriekin kontaktuak hasi ditu dagoeneko Irene Rigau Kataluniako Hezkuntza kontseilariak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hauteskunde aurretik, bost izan dira LOMCEren aurkako jarrera erakutsi duten erkidegoak: EAE, Katalunia, Andaluzia, Kanariak eta Asturias. Panorama berrituan, PPk hainbat erkidego galdu ditu eta Valentzia, Balear Uharteak, Extremadura, Gaztela Mantxa, Aragoi eta Nafarroa ere egongo lirateke LOMCEren kontra. Hamabi erkidego hauek Espainiako Estatuko herritarren %70 ordezkatzen dute.

“LOMCE lege ahula zen dagoeneko”, adierazi du Rigauk, PP ez beste gainerako alderdiak aurka baititu, “baina orain are ahulagoa da, maila autonomikoan”. Hala, indar korrelazio berriari esker legea bertan behera uztea eta datorren ikasturtean ez aplikatzea egingarri ikusten du kontseilariak. Udako oporren aurretik egin nahi du bilera Hezkuntza ordezkariekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!