Udal aktak euskaraz bidaltzea legezkoa dela gogorarazi dio epaitegiak Urquijori

  • Irurako Udalari arrazoia eman eta udal aktak Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzara euskaraz bidaltzea legezkoa dela ebatzi du Donostiako Administrazioarekiko Auzietarako hirugarren epaitegiak. Udaletatik euskaraz helarazten diren dokumentuak ez onartzea "hizkuntzaren ofizialtasuna ez aitortzea" dela arrazoitu du epaitegiak.


2015eko martxoaren 25an - 10:35

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jo zuen Irurako Udalaren aurka, aktak euskaraz bidaltzeagatik. Epaitegiak legea ez betetzea leporatu dio Espainiako ordezkaritzari, ez dituelako jasotzat eman orain arte bidalitako aktak, euskaraz idatzita egoteagatik.

Epaian azaltzen denez, epaitegiak “ez du zentzuzkotzat jotzen” EAEn euskaraz idatzitako dokumentuak ez onartzea Espainiako Estatuko Administrazio Orokorrak, “ulertuko ez balitu bezala”.

Gernikako Estatutua duela 35 urte onartu zen eta Euskararen Legeak 32 urte ditu, horrenbestez, botere publikoa "derrigortuta dago autonomia erkidegoan hizkuntza horretan egiten diren herritarren eskaerak jaso, tramitatu eta erantzutera", epaian ebatzi dutenez. Autoa behin betikoa da.

20 udalerri salatu ditu Urquijok aktak euskaraz bidaltzeagatik

Urquijok hogei udalerri inguru salatuak ditu udal aktak euskaraz baino ez helarazteagatik. UEMAko kide diren 40 udalerrik baino gehiagok errekerimenduak edo helegiteak jaso dituzte hizkuntza irizpideak, erabilera planak edota aktak direla tarteko. UEMAkoak ez dira salaketak jaso dituzten udalerri bakarrak.

Martxoan iragarri du Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Eusko Jaurlaritza Beizamako Udalaren auzian demandatu gisa aurkeztuko dela. Bazirudien epaitegietan diren gainerako udalen auzietan ere pertsonatuko zela Jaurlaritza, baina ez du halakorik adierazi zehazki Baztarrikak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


hizkuntza politika auzitegietan
Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat

Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]


Eguneraketa berriak daude