Urquijok helegiteak jarri dizkie UEMAko hainbat udalerriri, aktak euskaraz bidaltzeagatik

  • Udalerri euskaldunen mankomunitateak (UEMA) salatu duenez, Carlos Urquijo EAEko Espainiako Gobernuaren ordezkariak helegiteak jarri dizkie hainbat udalerriri aktak euskaraz bidaltzeagatik. Oraingoan sei udal bidali nahi ditu auzitara: Aduna, Arama, Altzaga, Antzuola, Bergara eta Itsasondo.


2014ko abenduaren 16an - 09:09
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Helegiteak “bata bestearen gainean pilatzen” ari direla esan du UEMAk. (Arg: A. Ruiz de Hierro)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

UEMAk Eusko Jaurlaritzari helegiteen berri eman dio, eta bere webgunean adierazi duenez, egoera horren aurrean hartu beharreko jarrera zehazteko bilduko da asteartean Herri Aginteen arteko Koordinaziorako Batzordea (HAKOBA).

Helegiteak “bata bestearen gainean pilatzen” ari direla esan du UEMAk, eta horrek kezka areagotzen duela, bai mankomunitatean, baita udaletako ordezkarien artean ere.

Maren Belastegi UEMAko lehendakariaren hitzetan, “kontutan hartu behar da udal horietako asko oso txikiak direla eta ez dutela epaitegietako gastuei aurre egiteko baliabiderik”.

Euskara sustatzeko urratsak ematen ari diren udalak “babesik gabe” daudela salatu du Belastegik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Eguneraketa berriak daude