Beste zazpi udal auzitara Espainiako gobernuak, aktak euskaraz bidaltzeagatik

  • Amezketa, Beizama, Elgeta, Gaintza, Oiartzun, Oñati eta Usurbilgo udalak auzitara eramango ditu Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Carlos Urquijok, aktak euskaraz bidaltzeagatik, UEMAk salatu duenez.


2015eko urtarrilaren 13an - 09:28
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Carlos Urquijo, Espainiako delegatua EAEn, artxiboko irudi batean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela hilabete Aduna, Arama, Altzaga, Antzuola, Bergara eta Itsasondoko udalek ere helegiteak jaso zituzten arrazoi beragatik.

Bestalde, Zeraingo Udalak UEMAn sartzeko hartutako erabakiaren aurkako helegitea jarri du Urquijok, Berastegiko Udalarekin egin bezala.

Maren Belastegi UEMAko lehendakariaren hitzetan “une hauetan euskararen ofizialtasuna bera ari da zalantzan ipintzen. Helegiteon bitartez, esaten ari zaizkigu euskarak, erdara ere erabili ezean, ez duela balio ofizialik administrazio arteko harremanetarako. Eta kontua da, gaur egungo euskararen legea oinarri hartuta, ez daukagula epaitegiek arrazoia emango diguten ziurtasunik”.    

“Benetan kezkagarria da euskararen aurkako erasoaldi hau hartzen ari den tamaina”, gehitu du. “Euskara sustatzeko hizkuntza politika eraginkorra egiten saiatzen gara UEMAtik. Eta horregatik, euskararen aurkako erasoaldi zabal honetan, ari da Urkijo UEMAren aurka ere”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
2024ko martxoaren 13
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!