Tosutik Euskal Herri osora, autogestioa eta sedizioa bizkortu

  • Ibarbengoko aparkalekua eraikitzearen aurka burutzen ari diren ekimenen oihartzunak heltzen ari zaizkigu Getxotik. Tosuko kanpaldiari eusten diotenek, behargabeko azpiegitura proiektuei aurre egiteko askegune txiki batek lortu ditzaken antolaketa eta indar harremana uzten dizkigute agerian.


2017ko azaroaren 06an - 16:26

Gasteizko Errekaleor auzoan argindar mozketaren ondorioz instalatu dituzten eguzki plakak, erresistentzia eta eraikuntza eredu beraren laginak dira. Praktikan jartzen dituzte horizontaltasun, burujabetza, irudimen eta elkarzaintza ametsak, nabari utzirik ere lurrari atxikimendua eta jendarte libreago baten eraikitzeko mezuak.

Saiakera hauek ez dira bakarrik. Herri borroketan, uste baino gehiago gara iraulketak sakonki gauzatu nahi ditugun dinamikak. Esparru batek bereziki markatu du, azken urte hauetan, ildoa: hego Euskal Herriko mugimendu feminista. Koloretsua da, anitza eta zeharkakoa, betikoa eta aitzindaria, bertakoa eta unibertsala, transgresiboa eta erreformista, baketsua eta bortitza. Gutxietsia zena lehen lerrora ekarri dute, erasoen tamainari finki erantzunik eta aldakuntzarako proposamen euskarriak martxan jarriz.

Ez al gara gai, feminismoak bezala, beste arloetan bultzada eraginkorrak emateko?

Tosu eta Errekaleorrera itzuliz, nolatan ez gara Euskal Herri osoan babes planak aurreikusteko adostu? Zer itxoiten ari gara agintariei denen izenean erantzun argiak bidaltzeko? Orokorkiago etxebizitza eskubidea, lur kudeaketa zuzena, bizitza komunitarioen funtsa gehiago sozializatzeko? Beste galdera hauek datozkigu segidan: nola eta norekin egin, zein tresna erabili, zer lortzeko?

Estrategia egokituen diseinatzea korapilatsu suertatzen zaigu maiz, kapitalismoaren garapenak, desobedientzien kriminalizazioak edo egoera soziopolitiko mugikorrak eman oztopoengatik. Euskal Herrian gaur, konfrontazio zuzenak apaldu dira, militantzia moldeak eta aldarrikapen nagusiak birmoldatu, eta politikoen arteko aliantzak edo instituzioetan parte hartzea ez dira beti erraz uztartzen gure utopiekin. Bestalde, bazterrean aritzeak garbiago egiten gaituela uste dugu batzuetan, eta badugu tendentzia gure ezintasuna kanpoko faktoreei leporatzeko.

Alta, norberaren ahultasunak aukera bihurtzean datza kausitzearen gakoetarik bat. Lurbeltza zain daukagu aktibazio gotorren loratzeko, norabide aproposen finkatzeko zain, bateragarritasunean.

Hasteko, mugimendu baten abiatzeko baldintzak sortzeko ausardiaz jokatu behar dugu, gu bezala ari ez denari begirunez, aniztasunean, arazoei jokalekua emanez. Bestetik, tokian tokiko borrokei lurralde oso baten izaera ematen badiegu, horrela elkarrekin bide egitea jariakorrago izanen zaigu, jende eta baliabide kopuru handiarekin kontatuz. Epe luzera jarri ezkero, etapaz etapa antolatzeko kondizioak gogoetatuko ditugu.

Ez dago bide orri bakarra edo programa politiko trinkoa erabakitzerik. Bizipenak eta korronteak nahastea da ideia, konbergentzian, autonomian, taktiken dibertsitatean. Batzen gaituenari lehentasuna eman eta garden jokatu, ikuspuntuen arteko joera dikotomikoak alboratu, bakoitzaren eta guztien onuran. Gure herrietako mugidak, intsumitu eta auzolanen soka luzeetan oinarrituz, munduko beste altxamenduen ispiluetan : Katalunian independentziaren alde ireki dituzten arraila izugarriekin, ZAD, Grezia, Val de Susa edo herri Maputxeekin loturan.

Jende, talde eta sare batzuk egitasmo hauen inguruan biltzen hasiak gara. Gauzak ahal den eta txukunen egin nahi genituzke, inklusiboki, ezkerreko herrigintzak etorkizun oparo eta zabala ukan dezan. Toki guztietan autogestioari eta sedizioari hegalak jartzeko, lurra eta askatasunaren alde.

Asmo oso hauekin joanen gara, berriz ere Tosuren alde, datorren azaroaren 11n Getxoko manifestaldira, baturik bloke azkarra bilakatuko garela sinetsirik.

Datorren azaroaren 18an, Tosun bertan, goizeko 10etan asanblada irekia eginen dugu, askeguneen babesaz eta nahi dugun ibilmoldeaz mintzatzeko.

Zurekin kontatzen dugu!

Sinatzaileak: Joseba Alvarez (Donostia), Iñaki Garmendia (Oiartzun), Hartzea Lopez (Baiona), Josetxo Lucas (Altsasu), Maddi Sarasua (Itsasu), Irati Tobar (Portugalete), Kattin Xilibolost (Uharte-Hiri)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude