“Terrorismoa goratzeagatik” 24 lagun deitu ditu deklaratzera Guardia Zibilak

  • Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, "terrorismoa goratzeagatik" Barañaingo bederatzi lagun eta Garesko beste hamabost deitu ditu deklaratzera. Zitazioetan aipatzen da ustezko delitu horiek herri horietako jaietan eman zirela. Egun horietan, euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimenak izan ziren. Barañaingo Udaletxera ere joan dira txosnen inguruko informazioa eskatzera.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 05ean - 12:19
Barañaingo jaietan egindako euskal presoen aldeko ekimena. (Arg.: Plazaberri.info)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Barañaingo bederatzi lagun deitu ditu deklaratzera Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. "Terrorismoa goratzea" leporatzen diete jaietan euskal presoen eskubideen aldeko ekimen batean parte hartzeagatik. Guardia Zibila Barañaingo Udaletxera ere joan da, txosnen inguruko informazioaren bila.

Bestetik, eta Naiz.info-k jakitera eman duenez, Garesen ere hamabost lagun deitu dituzte deklaratzera jaietako lehenengo egunean presoen aldeko beste ekimen batean parte hartzegatik. Batzarrak egin dituzte Garesen eta Barañainen, eta mobilizazioak iragarriko dituzte.

Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
Eguneraketa berriak daude