Protesta jendetsua egin dute Barakaldon ostiralean salatutako sexu-erasoa gaitzesteko

  • Elkarretaratze jendetsua egun dute Barakaldon pasa den ostiralean herriko neska adingabe batek salatutako sexu erasoa arbuiatzeko. Astearte goizean udal bozeramaileak batzartu dira eta aho batez gaitzetsi dute erasoa. Arratsaldeko 18:00etarako beste manifestazio bat egingo dute Herriko Plazan, emakumeen aurkako erasoek herrian lekurik ez dutela argi uzteko.

Igandean eguerdian egin zuten elkarretaratzea Herriko Plazan. Irudia: @herrikolore

2018ko urtarrilaren 02an - 10:26

Abenduaren 30an lau mutil adingabek sexu eraso bat egin ziotela salatu zuen neska adingabe batek Barakaldon. Trasteleku batean izan zen sexu erasoa eta salaketak zehazten duenez, jarrera oldarkorra adierazi zuten lau erasotzaileek. Kalean zebiltzan bi udaltzaini laguntza eskatu zien neska gazteak, eta zer gertatu zen kontatu ostean erietxera eraman zuten. Ertzaintzak oraindik ez du inor atxilotu.

Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak antolatu du lehen elkarretaratzea, eta babes sendoa erakutsi du herriak erasoaren aurrean. Emakumeen aurkako indarkeria egiturazko gertakaria dela argi utzi nahi izan dute elkarretaratzean zabaldutako mezuan: “Gizarte honetan emakumeok bizi dugun diskriminazio eta menpeko paperaren ondorioa dira horrelako gertakariak eta berdintasunaren bidean lan gehiago egin behar dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude