Jusqu’au retrait kolektiboko 40 kide Baionako posta bulegoko sarrera blokeatzen egon dira François Hollanderen gobernuak ezarri nahi duen lan erreformaren aurkako protestan.
Baionako postariak greba mugagabean daude La Poste enpresak egin nahi duen berrantolaketa dela-eta. Izan ere, 48 gutun banatzaileetatik 12 kaleratu nahi dituzte. Lan erreformaren aurka egiteaz gain langile hauei babesa adierazteko ekintza izan da.
Asteazken gauean egin zuten posta bulegoko sarreran biltzeko deialdia, goizeko 6.40etarako. Jusqu’au retrait kolektiboa bera eta Bizi! mugimendua euren Twitter kontuen bidez aritu dira gertatzen ari zenaren berri ematen. 10ak arte egon dira bertan eta ez diete ibilgailuei bulegora sartzen utzi.
Blocage de la poste centrale de #Bayonne par @jusquauretraitk en soutien aux facteurs, en grève depuis lundi matin. pic.twitter.com/qMa821gprM
— Mediabask INFO (@MediabaskInfo) June 9, 2016
Le camion de tri postal est bloqué ! Posta kamiona blokatu dugu ! #loitravail #lanlegea Centre de poste de Bayonne pic.twitter.com/cQ03EZKhDX
— Bizi ! (@bizimugi) June 9, 2016
10ak arte segituko dute blokatzen @jusquauretraitk eta Baionako postariek pic.twitter.com/BoANxpSinJ
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) June 9, 2016