Lan erreformaren aurkako mobilizazioek Hendaia eta Irun lotuko dituzte gaur goizean

  • Frantziako lehen ministroaren bisita iragarria bazen ere, Edouard Philippe ez da Hendaian izango. Haren ordez, estatu idazkari Julien Denormandie espero dute Herri txikien XX. Biltzarrean. Sindikatuek antolatutako mobilizazioek indarrean segitzen dute.


2017ko irailaren 21ean - 08:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lan Kodearen erreforma salatzeko manifestazioak ez dira Estatu osoan geratu. CGT, FSU eta Solidaires, CFDT, baita LAB euskal sindikatuaren ekimenak espero dira gaur Hendaia eta Irun artean.

Lapurdi eta Gipuzkoa lotuko dituen manifestazioek goizeko 11.30etan abiatuko dira Joncaux industria eremutik. CGTren helburua, hil honen 12an Baionako jende kopurua gainditzea da. Orain arteko mobilizazioen balorazio baikorra egin du CGT sindikatu frantziarrak, alabaina, tentuz eta arduraz manifestatzera deitu du .

LAB sindikatu abertzaleak bere alde, tokiko aldarrikapenak eginen ditu ordu bat lehenago abiapuntu berean. CFDT sindikatuak bere alde, Santiago zubian deitu ditu bere jarraitzaileak 12:00etan.

Herri txikien XX. Biltzarra Irungo Ficoba azokan eginen da ordu horretan. Frantziako 300 hautetsik Frantziako “metropoliaren eta gainerako lurraldearen arteko harremana” gaia landuko dute. Lurraldeen arteko kohesioa hobeto koordinatzea da Frantziako Gobernuaren xedea. Julien Denormandie hainbat diputatuk lagundua izanen da. Hauekin batera, Frantziako auzapezen elkarteko François Baroin, Hendaiako Kotte Ecenarro auzapeza eta Akitania Berriko lehendakari Alain Rousset izanen dira.


Frantziako Lan Erreforma kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.