Jendetza bildu da Parisko Bastilla plazan, lan erreformaren aurkako protestan

  • Antolatzaileen arabera, 55.000 lagun bildu dira, eta 200.000tik gora Frantzia osoan. Poliziak 30 lagun atxilotu ditu manifestazioaren aurretik.


2016ko ekainaren 29an - 10:36
Lan erreformaren aurka egindako hamaikagarren protesta egin zuten asteartean. Argazkia: Clément Gruin (CC-BY-SA 4.0)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iragan osteguneko jendetzarik gabe, baina erraz hartu dute Bastilla plaza lan erreformaren aurkako manifestariek. Protesta antolatu duten sindikatuen arabera, 55.000 lagundik gora elkartu dira. Poliziaren ustez, 14.000 izan dira plazara bildutakoak. Frantzia osoan egindako protestetan, 200.000 lagunen langa gainditu dute.

Plazako sarrera guztietan kontrolak ezarri dituzte segurtasun indarrek. Protestaren ibilbide osoan geratu dituzte manifestariak, Bastillatik Italia plazaraino. Horrez gain, 30 lagun atxilotu dituzte manifestazioa hasi aurretik.

 

Legearen joan-etorriak

Bien bitartean, aurrera darrai lan erreforma ahalbidetuko duen legea onartzeko prozesuak. Frantziako senatuak lege proiektua onartu du, 29 botoren aldearekin. Aurrera egin duen testua eskuinaren bertsioa da, eta Sarkozyren alderdiak babestu du; senatuan duten gehiengoak ahalbidetu du hori. Bertsio horren aurka egin dute sozialistek, komunistek eta ekologistek.

Alabaina, datozen egunetan asanblada nazionalak berriz bozkatuko du lege proiektua, eta aldaketak espero dira. Eskuinaren bertsioa alboratuta, sozialisten testu originalaren alde egitea aurreikusten da. Hala, lege proiektua bozkatu beharko da gero, behin-betiko legea ezartzeko. Komunisten eta ekologisten jarrerak garrantzia handia izango du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Lan Erreforma
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.