“Munduko alferrok, batu zaitezte”

  • Milaka langile, frantziar zein euskaldun, kalean erakusten ari dira greba eta manifestazioekin Macronek Frantziako Estatu osoan inposatu nahi duen lan erreformaren kontra daudela.

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Rajoyren Gobernuak ezarri zuen erreformaren antzekoa da: kaleratuarentzako indemnizazioak merkatzea, multinazionalentzako abantaila gehiago langilea kalera botatzeko, negoziazio kolektiborako mugak sindikatuei… Horiek dira hartu nahi dituen neurrietako batzuk, kapitalaren zerbitzura.

Frantziako presidenteak, bere marketin pertsonalerako dirutza gastatzen duen bitartean, sindikatuen artean dagoen banaketa aprobetxatu du mobilizazioen aurretik esateko ez duela “alferren, zinikoen eta muturrean daudenen aurrean etsiko”. Bada, “alfer” horiek, grebalariek, Macroni erantzun diote oihukatuz: “Munduko alferrok, batu zaitezte”. Deialdi horri toki guztietako “alferrek” egin beharko liokete kasu, orain Macronen lan erreformak ordezkatzen duen ofentsiba kapitalistari aurre egiteko. “Macron eta bere munduak legalki hiltzen gaitu” izan da manifestatzaileen beste garrasietako bat.

Macronen erreformak euskal herritarrak ere hiltzen ditu “legalki”, Hego Euskal Herrian Rajoyrenak egin bezala. Beste irakasgai bat atera dezakegu beraz: Madril eta Parisen erreforma laboralak sufritu ditugun euskaldunok gure herriaren subiranotasunaren aldeko fronte sozial bat ireki beharko genuke. Horrela baino ez dugu lortuko aberastasunaren banaketa justuago batentzako tresnak izatea eta eskubide sozial eta laboralak bermatzea. Rajoyk bezala, Macronek bere erreforma inposatuko digu, baina alferrok ez gara haren aurrean belaunikatuko.


ASTEKARIA
2017ko irailaren 24a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Frantziako Lan Erreforma kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.