Frantziako lan kodearen aurkako fronte soziala zatituta

  • Frantziako Gobernuak lan kodea erreformatzeko erabili dituen ordenantzen aurkako mobilizazioak hasi dira goizon. Goizeko 10:30etan, Baionako Santa Ursula plazatik abiatuko da lehen manifestazioa.


2017ko irailaren 12an - 08:52
Lan kodearen aurkako azkeneko manifestazioa Baionan. (Argazkia: Bob Edme).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ipar Euskal Herrian antolatu berri den Fronte Soziala bultzaturiko indarrek –NPA, Aitzina, EH Bai, EELV, PCF, France Insoumise, LAB, CGT, Solidaires eta Indar Beltza– greba eta mobilizazioak deitu dituzte.

Alta bada, CFDT eta FO sindikatu handiek ez dute aurreko indarrek –CGT sindikatuaren jokamoldea bereziki– hautatu bidea urratuko. Beraz, gaurko ekitaldietan mobilizazio gaitasuna neurtuko da bereziki.

Egungo mobilizazioen inguruan dagoen “batasun eskasa” agerian dago berriz ere. Esaterako, Jean-Luc Mélenchon buru duen France Insoumisek irailaren 23rako deitu du Parisen mobilizatzea.    

Adierazgarria da Baionako gaurko mobilizazioetan Frantziako Alderdi Sozialista (PS) utzi duten Marie-Christine Aragon eta Mathieu Bergé kideen atxikimendua izatea, baita oraindik ere kide diren Sylviane Alaux diputatu ohia eta Sandrine Derville bertan egongo direla jakitea.   

Emmanuel Macron presidentearen aro berriaren lehen azterketa soziala abian da. Frantziako Gobernua zuzentzen duen Edouard Philippe lehen ministroaren estreinako indar-testa da. Manifestazio nagusia arratsaldeko lehen orduan (14:00etan) deitua da Parisen.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Lan Erreforma
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.