Polizia Barkoxe, Gabadi eta Domintxineko etxaldeetatik joatea lortu dute ehunka lagunek

  • 400 pertsona bildu dira Barkoxen eta 200na Gabadin eta Domintxinen, erresistentzia pazifikoa egiteko prest. Polizia joatea lortu dute. Gabadin Frantziako Polizia etxaldean elkartu direnen aurka oldartu da: negar eragileak bota ditu eta bultzaka aritu da.


2017ko apirilaren 21an - 08:57

ELB sindikatuak azken orduko deia eginez, herritarrei eskatu zien ostiral goizeko 06:00etarako mobilizatzea Domintxine, Gabadi eta Barkoxeko etxaldeen atarietan, eragozteko etxalde txikietako hegaztiak sakrifikatzea Frantziako agintariek nahi duten bezala.

Panpi Sainte Marie ELB sindikatuko buruak dramatikotzat jo du gertatzen ari dena. Andde Sainte Marie Akitaniako kontseilariak esan du Poliziak eta zerbitzu sanitarioek ez dutela bortxaz sartzeko eskubiderik.

Gabadiko etxaldeko arduradunak ohartarazi du poliziek gaur alde egin dutela, baina bihar itzul daitekeela.

Euskal Irratiek zabaldu dituzten argazkiak:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegazti gripea
Pettan Prebende, laboraria
"Agroindustriarentzat pentsatu araudiak dira eta emeki-emeki hiltzen gaituzte"

Azken urteetan errepikatzen den gaitza dute hegazti gripearena laborariek. Frantziako Estatuak bideratu aterabideak –hegazti guzien hilketa prebentiboak eta kabalak barnean atxikitzea– gogorki gaitzesten ditu ELB sindikatuak. Egoeraren larritasunaz ohartarazteko eta... [+]


Hegazti gripeaz Frantziako Gobernuak egin duen kudeaketa salatu du ELBk

Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.


2023-06-02 | Euskal Irratiak
Hegazti kutsatuak Behe Nafarroara ekartzearen lanjeraz ohartarazi du ELBk

ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi... [+]


Etxalde bateko ahateen prebentziozko hilketa saihestea lortu du ELB sindikatuak

Ehundik gora lagun elkartu dira Ilharren (Nafarroa Beherea) Bidarteberria etxaldearen aitzinean, zerbitzu sanitarioko ordezkariei bidea mozteko. Hegazti gripearen testuinguruan, 200 ahateren hiltzea oztopatzea lortu dute.


2022-01-25 | ARGIA
Hegazti gripearen kudeaketa "porrota" dela salatu du ELBk eta mobilizazioa deitu du

Kanpoan hazten diren hegaztiak hiltzea da Frantziako Gobernuak darabilen estrategia, hegazti gripeari aurre egiteko. Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) ohartarazi du estrategia hori antzua dela eta etxalde txikiek ez dituztela kudeaketa txarraren ondorioak pairatu behar... [+]


Eguneraketa berriak daude