Berrehun jendek sostengua eman diete 'ahateen salbatzaileei' Paueko epaitegiaren atarian

  • Astelehen goizean zuten hitzordua Paueko auzitegian ELBko lehendakari Panpi Sainte-Marieek eta Barkoxeko Ühartia etxaldeko nagusi Cathy Xabalgoitik, hegaztien gripearen aferan etxalde hartako ahatek hiltzera joandako funtzionarioei bidea itxi zietelako. Berrehun herritar inguru eta Confederation Paysanneko burua zeuzkaten atarian zain, beren sostengua eskaintzeko.


2018ko azaroaren 05an - 16:20
Sindikalistak, laborariak eta herritarrak bildu dira Paueko auzitegian epaitu behar zituztenekiko elkartasunez. (Argazkia: Sophie Carbonnel)

Kazetariek galdekaturik, ELBko buruak berretsi ditu aurretik auzi luze honetan esanak, argudiatuz 2017ko udaberrian ahateak hiltzera joandako funtzionarioei aurre egin zietela begi bistakoa zelako inolako arriskurik ez zuela haiek bizirik atxikitzeak, estatuak berak alerta mailaz apaldua zuen garaian: analisiek erakutsi zutenez, ahateak erabat sano zeuden, haiek hazteko sistemak oso zail egiten zuelako haztegi industrialetan garatutako birusa autokudeaketa ia erabatekoak bizi diren etxaldeetan sartzea. Sainte Mariek ohartarazi zion auzitara eraman dituen prokuradoreari erresistentzia ekintza haien ondotik gauzak bere onera etorri zirela eta prefetak berak ere onartu zuela laborariek proposatzen zioten protokoloa; Paueko fiskalak hori kontutan hartu balu, "epaiketa arteko bidean hainbeste energia xahutzea saihestuko zen". La Republique des Pyrenées egunkariak bildu ditu Panpi Sainte Marieren hitzak:

 

Cathy Xabalgoiti baserritarrak kazetariei azaldu die bere poza ikusirik hainbeste jende etorrita epaitu behar zituzten biei animoak ematera. Barkoxeko laborariaren hitzak ere La Republique des Pyrenéesek bildu ditu:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegazti gripea
Pettan Prebende, laboraria
"Agroindustriarentzat pentsatu araudiak dira eta emeki-emeki hiltzen gaituzte"

Azken urteetan errepikatzen den gaitza dute hegazti gripearena laborariek. Frantziako Estatuak bideratu aterabideak –hegazti guzien hilketa prebentiboak eta kabalak barnean atxikitzea– gogorki gaitzesten ditu ELB sindikatuak. Egoeraren larritasunaz ohartarazteko eta... [+]


Hegazti gripeaz Frantziako Gobernuak egin duen kudeaketa salatu du ELBk

Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.


2023-06-02 | Euskal Irratiak
Hegazti kutsatuak Behe Nafarroara ekartzearen lanjeraz ohartarazi du ELBk

ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi... [+]


Etxalde bateko ahateen prebentziozko hilketa saihestea lortu du ELB sindikatuak

Ehundik gora lagun elkartu dira Ilharren (Nafarroa Beherea) Bidarteberria etxaldearen aitzinean, zerbitzu sanitarioko ordezkariei bidea mozteko. Hegazti gripearen testuinguruan, 200 ahateren hiltzea oztopatzea lortu dute.


2022-01-25 | ARGIA
Hegazti gripearen kudeaketa "porrota" dela salatu du ELBk eta mobilizazioa deitu du

Kanpoan hazten diren hegaztiak hiltzea da Frantziako Gobernuak darabilen estrategia, hegazti gripeari aurre egiteko. Euskal Herriko Laborarien Batasunak (ELB) ohartarazi du estrategia hori antzua dela eta etxalde txikiek ez dituztela kudeaketa txarraren ondorioak pairatu behar... [+]


Eguneraketa berriak daude