Pisu turistikoen %56 ilegala dela salatu du EH Bilduk

  • Jaurlaritzak  eginiko ikerketa baten arabera, 9.000 plaza inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iker Casanova legebiltzarkideak adierazi duenez, eskaintzen diren etxeetatik 2.049 egoera ilegalean daude. Gipuzkoan daude eskaintza gehienak, Donostian, batez ere. Bost hilabeteko epean legeztatzeko eskatu du.  


2017ko urriaren 27an - 10:23
Bost hilabetean egoera legeztatuta egon dadila eskatu du EH Bilduk (Argazkia:@irutxulo)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Isunak edo zigorrak jarri aurretik legez kanpoko egoeran dauden etxeen jabeei informazioa emateko kanpaina bat egitea proposatu du EH Bilduk, euren egoera legeztatu dezaten. Baldintzak betetzen ez dituzten etxeen kasuan, berriz, alokairuaren merkatu arruntera bidera ditzatela eskatu dute. Kanpainaren xedea da Aste Santurako pisu eta gela turistiko klandestinoak legeztaturik egotea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!