Jaurlaritzak eginiko ikerketa baten arabera, 9.000 plaza inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iker Casanova legebiltzarkideak adierazi duenez, eskaintzen diren etxeetatik 2.049 egoera ilegalean daude. Gipuzkoan daude eskaintza gehienak, Donostian, batez ere. Bost hilabeteko epean legeztatzeko eskatu du.
Isunak edo zigorrak jarri aurretik legez kanpoko egoeran dauden etxeen jabeei informazioa emateko kanpaina bat egitea proposatu du EH Bilduk, euren egoera legeztatu dezaten. Baldintzak betetzen ez dituzten etxeen kasuan, berriz, alokairuaren merkatu arruntera bidera ditzatela eskatu dute. Kanpainaren xedea da Aste Santurako pisu eta gela turistiko klandestinoak legeztaturik egotea.