Petral, zakur eta bizkaitar

  • “Euskararen politikak nola asentatu eta txertatu diren gure artean ikustea aski da diktadura eta demokraziaren arteko diferentziak nabarmentzeko. Baina esan beharko dut euskaltzale asko eta asko petral eta zakur portatu dela gai honetan gure instituzionalizatze prozesuko urte guztietan zehar. Eskerrak jende asko erradikala izan den, demokratiko erradikala. Eskerrak bi hizkuntzen, edo hiruren, aitorpen eta bizikidetzan oinarritutako mezua sendotzen ahalegindu diren…”.


2017ko otsailaren 21ean - 08:21

El Diario Vasco-ko zutabegile euskaldun baten hitzak dira. Berba ustez “demokratikoki erradikalak”. Espainiako sistema “txit demokratikoaren” estatusaren erditik idatziak. Luze jardun genezake, agintariek euskararen zokoratzea betikotzeko erabiltzen ari diren “hizkuntzen arteko bizikidetza” eredu horretaz. Erdaldunen hizkuntza eskubide guztiak baina euskaldunen eskubide batzuk baino ez dituen bermatzen “bizikidetza” ustelaz.

Zakur eta petral aritu izan da, eta aritu ohi da euskaldunokin, zutabegile horri lekua ematen dion El Diario Vasco eta bere senide El Correo (español), ABC, eta 1978. urteaz geroztik “erradikalki demokrata” bilakatutako egunkari frankista (ohiak). Beti euskararen irudi lerratua eta anormala hedatuz, “gehiegizko gastua” eta exijentzia azpimarratuz, zapaltzaileak zapaldu eta zapalduak zapaltzaile gisa aurkeztuz beti, euskarazko testuei leku barregarria eta bazterrekoa eskainiz, diru publikoaren truke aukeran (Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politika bitxiei esker).

Petral eta zakur euskaldunokin, baita zutabegilearen alderdia bera ere: pse-ee/PSOE (sic), duela 100 urte, baita azken hauteskundeetan ere, lotsagabe erakutsi legez. Bizkaitarkeriaren izurriteaz ohartarazi gaitu gainera! “Baina Kultura Sailburuak arrazoi bat eman du. Oraindaino beti gipuzkoarrek izan dugula ardura hori, ataundarrek esatea falta zitzaion, eta bizkaitar bat jarri duela. Aski nuke ondo egin duela esateko egun hedatzen ari zaigun bizkaitarkeriarekiko jarrera kritiko eta akademikoago bat indartzeko balitz. Ikuskizun”.

Zinez gustatuko litzaidake jakitea zertan datzan “hedatzen ari den bizkaitarkeria” delako hori, zeren eta, pena handiz, bizkaiera higatzen eta urtzen ikusten baitut nik egunetik egunera, belaunaldi berrien ahoskeran, joskeran eta jarioan nabarmen igarri litekeen lez. Deigarri gertatzen da, bestalde,  “bizkaitarkeriaren” arriskuez ohartarazi nahi izatea gipuzkoar zenbaitek, euskaltzale ezagunak tartean, hedabide publikoetan bizkaiera nekez, baina gipuzkera barra-barra entzuteko aukera izaten dugularik, adibidez.

Ez dago ba hain urrun Bizkaia, bertan euskararekin zer ari den gertatzen bertatik bertara ikustera joateko (petral eta zakur jardun barik, ahal dela).Hori bai, El Correo (español) kazeta berriki “demokratikotuan” ez du bizkaierarik topatuko, baina estandarra ere oso gutxi, eta batua barik, oso sakabanatua.

“Hizkuntzen bizikidetza” lantzen ari direla izango da.

(Euskara teknikaria eta ELAko kidea da JJ Agirre)

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude