Ontziolen auziagatik EBri 126 milioi euro itzuli behar dizkiola dio Espainiak

  • Espainiak 126 milioi euro itzuli behar dizkiola azaldu dio Europar Batasunari (EB), 2007 eta 2011 urteen artean tax lease diru laguntzengatik. EBren esku dago txostena, baina ez du oraindik kopurua onartu.


2013ko irailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Bizkaia eta Gipuzkoako ontziolek oraindik ez dakite zenbat diru itzuli beharko duten

Espainiako Ogasunak tax lease laguntzetan inbertitutako dirua eta inbertitzaileen zerrenda bidali du Europara. Espainiak kalkulatutako kopurua Europak esandako 2.000 milioi euroetatik urrun geratzen da. Bigarrenaren esku geratzen da orain erabakia ordea, oraindik ez baitu esan 126 milioi euroko kopurua onartzen duen ala beren kalkuluen arabera gehiago den.

Atzo bildu zen Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko sailburua Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroarekin, baina auziak Bizkaiko eta Gipuzkoako ontziolek saldutako zenbat ontziren salmentei eragiten dien eta inbertitzaileek zenbat diru itzuli behar duten ez daki oraindik Eusko Jaurlaritzak. Halere, Tapia gustura agertu da Espainiak emandako pausoarekin "ontziolen sektoreak eta inbertitzaileek konfiantza, etorkizunera begira eta EBk onartutako finantziazio sistema berriarekin lan egiten hasi behar dutelako".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ontzigintza
2021-03-10 | ARGIA
La Navalen likidazioa beste urrats bat da Ezkerraldeko desindustrializazioan, ELAren ustez

ELAk salatu du La Navalek jasan duen desegite eta likidazioa, eta berentzat, amaiera ez da ezustekoa. "Gasteizko Gobernuaren industria-politika ez da existitzen, eta Ezkerraldea desindustrializatzen ari da", adierazi dute.


Euskaldunaren kolapsoa

Abenduaren 1ean, duela 35 urte, Euskaldunako langileen emazteek 24 orduko itxialdia egin zuten. Itzaleko borroka horren lekuko da Nosotras las mujeres de Euskalduna dokumentala. Euskaldunako beharginek egunak zeramatzaten poliziari ahal zuten guztiarekin aurre egiten... [+]


2019-03-05 | ARGIA
La Navaleko 173 langileak kaleratu ditu epailearen ebazpenak

Sestaoko (Bizkaia) ontziolako enpresa zuzendaritzak jakinarazi duenez epaitegiak igorri du ebazpena, zeinaren arabera langileak La Navaleko behargin izateari utzi dioten otsailaren 28az geroztik.


Arcelorrek zazpi eguneko lan-erregulazio plana iragarri du 2019rako

Espainiako Estatuko lau lantegitan eragingo du; tartean, Etxebarrin eta Lesakan. Datorren urtarrilean, otsailean eta martxoan izango da.


"Prestige"-ren hondamendiak 1.500 milioiko kalte ordainak izango ditu

Inoizko hondamendi ekologiko handiena eragin zuen gertakariaren auzia erabat amaitu dela adierazi du Gorenak. Espero baino hiru aldiz gehiago da kalte ordainen zenbatekoa.


Eguneraketa berriak daude