Nor da Roberto Larrañaga Confebaskeko presidente berria?

  • Arabako eraikuntza enpresari Roberto Larrañaga izendatu dute Confebask EAEko patronaleko presidente. Bizkaiko Cebek patronala abstenitu egin da bozketan.


2015eko uztailaren 21ean - 10:22
Promozio eta eraikuntza sektorean ibili da urtetan Roberto Larrañaga (argazkian erdian) Confebaskeko presidente berria (irudia: eldiario.es).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larrañaga (Eibar, 1958) 1981etik Gasteizen bizi den enpresaria da, eta promozio eta eraikuntza sektorean ibili da urtetan.

Confebaskeko buruzagi berria ezbaian jarri du Cebekek azken asteetan. Larrañaga postua betetzeko pertsona egokia ote den zalantzan jarri du, eta Arabako patronalak bere proposamena aurkezteko erabilitako prozedura kritikatu.

Larrañagak, hautatua izan eta gero, “batasunetik, leialtasunetik eta konpromisotik denok nahi duten Confebask” sortzeko deia egin du. Cebek Bizkaiko patronalaren abstentzioa errespetatu badu ere, adierazi du “zalantzak egunetik egunera uxatuko dituela”. 

Eraikuntza sektorearekin lotura

Enpresa munduko erakundeetan esperientzia handia du Confebaskeko presidente berriak: UNEC Arabako Eraikuntza Enpresarien Batasuneko presidente izan da urtetan, eta egun SEA Arabako patronaleko zuzendaritza batzordeko kide eta bertako nahiz Confebaskeko Laneko Segurtasun eta Osasun Komisioko presidente ere bada.

Bestalde, enpresa ugaritan hartzen du parte Larrañagak. Hamar bat enpresetan kontseilari postua dauka, eta beste hainbestetan kargu aktiboak dauzka. Besteak beste, Gateizko “Olarizu Begiralekua” urbanizazioaren edota Gasteizko San Martin auzoko bulegoen eraikuntzan parte hartu dute bere enpresek. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Confebask
2022ko irailaren 6
Materialismo histerikoa
Dena bizitza berean

Eguneraketa berriak daude