Mundu osoko zinegile berrien bederatzi opera prima leihatuko dira Zinebi First Film sekzio berrian

  • Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Zinebik, bost kontinenteetako zinegile berrien opera primei eskainitako nazioarteko lehiaketa berria estreinatu du 58. edizio honetan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 21an - 15:03

Fikzio, dokumental eta animazio film luzeei zabalduta egongo den Zinebi First Film, ZIFF, sekzioaren lehenengo edizio honetan bederatzi filmek hartuko dute parte, eta horietako bost Estatu mailako estreinaldiak izango dira.

Mundu osoko film laburren lehiaketa beteranoenetako eta garrantzitsuenetako gisa duen nortasun historikoan oinarrituz, sari horren bitartez, film laburretan lan egin ondoren film luzeen munduan lehenengo pausoak eman nahi dituzten ekoizle eta egile gazteei laguntzen jarraitu nahi du Zinebik. Beste alde batetik, lehiaketaren bitartez ikus-entzuleek, zine garaikidearen panorama osatzen duen sorkuntzako joeren, estiloen eta argumentuen aniztasunera hurbiltzeko aukera izango dute.

Aukeratutako filmen artean azpimarragarriak dira Locarnoko Nazioarteko Zine Jaialdian (Suitza) urrezko lehoinabarra jaso zuen Ralitza Petrovaren Godless; Veneziako Nazioarteko Zine Jaialdiko Kritikaren Astean Opera Prima Hoberenaren Etorkizuneko Lehoia - Luigi de Laurentiis Saria irabazi zuen Ala Eddine Slimen Akher Wahed Fina; eta Locarnoko zinemaldiaren azken edizioan Gazteriaren Epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen Nele Wohlatzen El futuro perfecto ekoizpen lan argentinarra. 

Gaur goizean, zuzendaria bertan zegoela, azken film hori aurkeztu da Bilbon. Filmean, Nele Wohlatz, hartzen dituen herrialdeko hizkuntza ez jakitearren etorkin askok jasaten duten komunikazio ezaren drama pertsonalean murgiltzen da, egileak berak, bere jaiolekua zen Hannoverretik (Alemania) Argentinara heltzean bizi izan zuen zerbait, hain zuzen ere. Testuinguru horretan, El Futuro Perfecto lanak, besteek esaten dutena ez ulertzeak eta norberak esan nahi duena ezin ulertarazteak dituen ondorioak deskribatzen ditu.

Protagonista, Xiabon, Argentinara heltzean gaztelaniaz hitz bakar bat ere ez dakien 17 urteko neska gazte txinatarra da. Egun batzuk igarota, beste izen bat izango du, Beatriz, eta supermerkatu txinatar batean arituko da lanean. Bere familiak garbitegi batean egiten du lan, eta garbitegian bertan bizi da, argentinarrengandik urrun dagoen mundu paraleloan. Xiabonek, ezkutuan, dirua aurreztu eta hizkuntza eskolan izena ematea erabakiko du.

Nele Wohlatz (Hannover, 1982) da film berezi honen gidoilaria eta zuzendaria. Dokumentalarekin erlazio handia duen zinegileak, Argentinan gaztelania ikasteko ikastetxe batean bizi izandako esperientzia pertsonalaren parte bat erakutsiko digu. Istorioa kontatzeko, Hego Amerikako herrialde hartan ohiko bizimodua egin nahi duen eta erlazionatzeko orduan hizkuntzaren oztopoa aurkituko duen neska gazte txinatarraren bizitzan zentratzen du bere argumentua. 

Filmak ez du antzezle profesionalik, protagonista gehienak hizkuntza eskolako ikasleak dira. Filmean parte hartzean ikasi dituzten hitzak eta esaldiak ahoskatzeko aukera izango dute. Esperientziaren helburua Xiabonen, benetako protagonistaren, bizipenak laguntzea eta girotzea da. Prozedura dramatiko hori dela eta, gidoia oso bitxia eta interesgarria da. Estatu mailako estreinaldia den filma gaur arratsaldean, ikusi ahal izango da, 20:00etan, Golem – Alhondiga zine aretoetako 5. aretoan.

Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta CC by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Laburbira hasiko da ostiralean: euskarazko zortzi film labur, 35 herritan

Apirilaren 12an egingo dute XXI. edizioaren estreinako emanaldia, Bergaran. Maiatzaren 12ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu euskarazko film laburren ekimenak. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute.


Ecozine jaialdiak ingurumenaren inguruko filmak ekarriko ditu datorren astean Iruñeko Golem zinemetara

Apirilaren 8tik 11ra bitartean laburmetrai eta dokumental sorta emanen da, tartean Oskar Alegriaren 'Zinzindurrunkarratz' eta Goya sariaren irabazle 'To bird or not to bird'.


Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2024-04-05 | Euskal Irratiak
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek

Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.


2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


Eguneraketa berriak daude