Mobilizazioak Euskal Herrian Blanca Esther Marquesen hilketa salatzeko

  • Astelehen goizean polizia etxean aurkeztu zen gizona, eta larunbat gauean emakumea eskuekin ito eta biharamunean Arreko zubi batetik bota zuela aitortu zuen. Eguraldiak gorpua bilatzeko lanak zaildu ditu eta ibaien emariak behera egiten duenean ekingo diete berriz. Erasotzailea kartzelara bidali du epaileak.


2017ko urtarrilaren 18an - 10:03

Blanca Esther Marquesen hilketa salatzeko hainbat mobilizazio egin dituzte asteartean Hego Euskal Herrian. Besteak beste, elkarretaratzea egin dute biktimaren lankideek Iruñean, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Lehendakariordetzaren egoitzan.

Burlatako Udalak bilkura egin du 18:30ean. Salaketak alderdi politiko guztien babesa izan du. Adierazi dutenez, indarkeria matxista giza eskubideen kontrako atentatua da, eta horren aurka egiteko “ezinbestekoa” da administrazio esparru guztien arteko lankidetza. Jarraian, protesta egin dute ehunka lagunek bertako udaletxeren aurrean.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, mobilizazioak egingo dituzte asteazkenean Hego Euskal Herriko hiriburuetan: 20:00etan Iruñeko Udaletxe Plazan eta Gasteizko Andra Mari Zuria Plazan, eta 19:30ean Bilboko Arriaga antzokian. Donostian asteartean egin dituzte.

2017an Euskal Herrian hil duten bigarren emakumea da Marques. Aurreko astean gizon batek bere ama hil zuen Portugaleten. Berdintasun politiken aldeko konpromisoa eta gertatutakoa zorrotz ikertzeko eskatu dute hainbat sindikatuk. EH Bilduk ere “gertaera basati honen aurrean” familiari elkartasuna adierazi nahi izan dio. Adierazpenean gizartearen errefusa ezinbestekoa dela azpimarratu dute, “biolentzia mota honi eta estaldura ematen dion patriarkatuari eraso egiteko”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude