AEB

Milioika lagunek ez dute Estatu Batuetako hauteskundeetan bozkatzeko aukerarik izango

  • Estatu Batuetan egun gutxi falta dira presidentea aukeratzeko. Bozkatu nahi duen orok printzipioz hiru baldintza bete behar ditu: AEBtako biztanle izatea, buru-ahalmen osoa izatea eta aurretik deliturik ez egin izana.


2016ko azaroaren 04an - 12:20
Donald Trump eta Hillary Clinton presidentetzarako hautagai nagusiak. (Arg.: Krassotkin CC by 3.0)

Aurrekariak izateak eragiten duen betoak zeresana eman izan du Estatu Batuetan. Lau urtetik behin 5,3 milioi pertsona erroldatik kanpo geratzen dira arrazoi honengatik. Estatu bakoitzak bere lege propioak ditu gaia erregulatzeko. 50 estatuetatik bik bakarrik, Vermont eta Maine, ematen diete presoei bozkatzeko eskubidea eta baldintzapeko askatasunean dauden pertsonei hamalauk. 31 estatuk ez diote bozkatzeko aukera ematen polizia aurrekariak dituen edonori.

Historialari ugarik argudiatu dutenez beto honek estatuak bizi izan zuen gerra zibilean du jatorria. Orduan, hainbat estatu beltzei bozkatzeko eskubidea ematen hasi ziren.

Erregistro korapilatsua

Bozkatu ahal izateko, herritarrek, adinez nagusiak direla eta buru-ahalmen osoa dutela frogatu behar dute, ez baitago nortasun agiririk. Bestalde, estatu gehienetan berriz erregistratu beharra dago bizilekuz edo abizenez aldatzen den bakoitzean. Alderdi politikoz aldatzean ere hala egin behar da, erregistratzean norbanakoak bere burua demokrata, errepublikano edo independentetzat duen azaldu behar baitu.

Askoren ustez, erregistratzeak dakartzan eragozpenek boto-emaile posible asko kanpoan uzten ditu, batez ere, maila ekonomiko apalenetakoak. Pew analisi zentroaren ikerketa baten arabera biztanleen %24 —51 milioi pertsona inguru— ez dago erregistratuta.

Horrez gain, hauteskunde oro asteartean egiteak atzera botatzen ditu herritar asko. Bozkatzeko leku finkorik ez egoteak eta landa eremuetan bizi direnek haien botoa emateko egin beharreko distantzia luzeek ere parte hartzea murrizten dute. Azken hamarkadetan abstentzioa ia %50ean kokatu da, botoa eman dezaketen erregistratu gabeak eta erregistraturik daudenak kontuan izanik.

Erregulazio era honek errepublikarren alde egiten du teorian, maila apalenetakoei eta gutxiengo arraza taldeei eragiten baitie gehien, demokraten alde egin ohi dutenak. Ondorioz, oso gai politizatua da. Adibidez, latinoak 55,2 milioi dira Estatu Batuetan, biztanleriaren %17a, baina horietatik 25,4 milioi bakarrik daude hauteskunde hauetan bozkatzeko izen emanda.

Ikerketaren arabera, egun dauden 24 milioi erregistro ez dira baliozkoak, hildako 1,8 milioi pertsona baitaude erregistraturik eta 2,75 milioi inguru bi leku desberdinetan erregistratuta daude besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Ia denak du prezioa

Filadelfia (AEB), 1838ko uztailaren 11. John Wanamaker jaio zen, gerora marketinaren alorrean eragin handia izango zuen enpresaria. Koinatuarekin batera hasi zen merkataritza eremuan lanean, 22 urte zituela. Biek denda bat ireki zuten orduan; eta negozioa pixkanaka hazten joan... [+]


Eguneraketa berriak daude