Manifestazioa iragarri dute apirilaren 14an Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko

  • Altsasuko Gurasoek eta Altsasukoak Aske taldeek iragarri dute manifestazioa antolatu dutela apirilaren 14an. Gazteen aurkako epaiketa apirilaren 16an hasiko da eta atarian herriaren babesa izan dezaten elkarretaratze jendetsua espero dute. Arratsaldeko 17:30ean izango da hitzordua, Iruñeko Golem zinemen aurrean. “Askatasuna, justizia eta giza eskubideak aldarrikatzera irtengo gara kalera”.

Irudia:@Altsasukogurasoak
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude