Laura Mintegi da EH Bilduren lehendakarigaia

  • EH Bilduk ofizialki jakinarazi du Laura Mintegi idazle eta irakaslea izango dela lehendakaritzarako aurkeztuko duen hautagaia. Lehen ere politikan ibilia da Mintegi, azken hauteskunde orokorretan Amaiur alderdiarekin aurkeztu baitzen Senaturako. Atzo arratsaldean hainbat hedabidek aurreratu zuten albistea konfirmatu da goizean beraz.


2012ko uztailaren 3an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Historian lizentziaduna eta psikologian doktoratua da Laura Mintegi.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1955ean Lizarran (Nafarroa) jaio zen Mintegi baina gaztetatik Bilbon bizi izan da; azken urteotan Algortan (Bizkaia) bizi da.

Historian lizentziaduna eta Psikologian doktorea da. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean 1981. urteaz geroztik. Horrez gain, Euskal PEN (Poets, Essayists and Novelists) klubeko presidentea da 2004az geroztik. 2006an berriz, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.

Idazlea den aldetik hainbat narrazio, saiakera, nobela eta itzulpen idatzi ditu Mintegik eta besteak beste Donostia Hiria, Jon Mirande eta Azkue Nobela Sariak jasotakoa da. Horretaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratzaile lanak egin izan ditu Mintegik, baita ARGIAn ere.

Lotura honetan ARGIAn argitaratutako elkarrizketa eta artikuluak topatuko ditu erabiltzaileak, kronologikoki ordenatuta.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!